Zer da Goieki?

Goieki Goierri Eskualdearen Garapenerako Agentzia da. Juridikoki Sozietate Anonimoa da, Goierri eskualdea osatzen duten 18 udalek kapitalizatzen dute eta 1993. urtean eratu zen Eskualdearen Estrategi Plana eragingarri egiteko. Bakoitzak biztanle kopuruaren araberako banaketa irizpenak kontuan izanik bere ekarpenak egiten ditu akzioen erosketari dagokionean.

Horrela, GOIEKI lau sail edo aktiboz osatzen da:

  • Zerbitzualdea edo eskualdeko industriari laguntza eskaintzen dion saila.
  • Inkubategia edo ekintzaile berriei laguntza eskaintzeko saila.
  • Goierrin turismoa bultzatzen saiatzen den atala, horretarako GOITUR S.L. sorturik.
  • Zerbitzu sozialez arduratzen den saila.
  • Tokiko Agenda 21 eta garapen iraunkorrerako atala.
  • Beste zerbitzu batzuk:
    • Udaletako erosketa zentroa
    • Eskualdeko garraio publikoaren jarraipena eta koordinazio batzordea.
    • Adinekoak
    • Ideia berrien lehiaketa.
    • ...

2005.urtean, Eskualdeko Plan Estrategiko berria garatu zen, non gure ekonomiaren oinarri den industriari laguntzak ematen jarraitzeko beharra ikuskatu ahal izan zen. Modu berean, enpresa berrien sorketan pertsona saiatuen alde egitea bilatzen da, eskualdeko turismoa bultzatu eta eragin, inmigrazioaren hazkunde eta biztanleriaren zahartzearen ondorioz ematen diren mutazioetara egokitu, goierritar guztien bizi kalitatearen hazkundearen oinarri moduan eta Goierrirako etorkizun hobe bat sustatzeko asmotan.



© 2006 Goieki. Goierri Eskualdearen Garapenerako Agentzia. | Kontaktua |