GOIERRIKO Igo ELKARBIZITZA PLANAREN ZIRRIBORROA 2008ko Urrian

2007 urtean, Goierriko Egoera Immigratorioaren Diagnostikoa egin ondoren, Goierriko Lehen Elkarbizitza Plana egituratzen hasi ginen. Erabilitako metodologia Goierriko esparru ezberdinetako eragileen arteko talde lana izan zen, enplegu, hezkuntza, aisialdi, kultura, euskara, osasuna, eta hainbat arlo ezberdinetako taldeek eginiko lana hain zuzen ere. Lan talde hauetan lurralde ezberdinetako etorkinek ere parte hartu zuten. Bestalde, Goierriko herrien dimentsioa eta ezberdintasunak kontuan izanik, lau herri-multzo osatu genituen bailarako dibertsitatea kontuan hartzeko.

Plan honek proposatzen duen interbentzio ereduak, kultura (baloreak, sinboloak, erlazio kodigoak, etab.) gizakion produkzio edo eraikuntza bezala ulertzen du, beraz dinamikoa dela deritzo, aldakorra eta hetereogeneoa. Eta bere barnean dibertsitateak tokia baduela ulertzen du. Hau da, beste jaioterri batzuetatik Goierrira etorritako pertsonak, beren bizitza ulertzeko era eta formekin, bertan bizi garen guztiongan eragin zuzena duela, tokia dutela eta gure bizitza eta gizartea aberastu dezaketela. Guztion esku dago eragin hori ahalik eta positiboen izatea.

Hurrengo pausoa, Elkarbizitza Planaren zirriborroa eraldatzen eta zehazten joatea izango da. Horretarako, berriro ere Udaletxe, bestelako erakunde eta eragile ezberdinekin kontrastatuz joango gara. Bide honetan herritar guztion partehartzea eta bakoitzaren prestasuna oso garrantzitsuak izango dira.

Elkarbizitza Planaren Zirriborro hau plazaratu eta ezagutzera eman asmoz aurkezpen irekia egingo da "Goierri Kolore" programazioaren barnean datorren Urriaren 22an, 18:30etan Goiekiko 29. pabiloian. Planaren inguruko iritzi eta proposamenak ainara.goieki@goierri.org posta elektronikora hel arazi ditzakezue.

© 2006 Goieki. Goierri Eskualdearen Garapenerako Agentzia. | Kontaktua |