Edukira joan Nabigatzailera joan

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

B G

Ingurumen kudeaketarako sistemak

 

Laneskuaren %50 industria sektorean kokatzen da

 
 
 
 
 

Irudi gehiago:

Ondoren eskualde mailan ingurumen kudeaketarako sistemaren bat bere instalakuntzetan ezarrita duten enpresa eta entitateak adierazten dira.

EMAS

Batasuneko ingurumen auditoria eta kudeaketarako EMAS sistema, borondatezko mekanismo bat da. Sistema hau enpresen eta entitateen ingurumen portaera, kudeaketa eta hobekuntzaren ebaluaketa egiteko zuzendua dago. Sistema honek ingurumen legedia betetzen dela ziurtatzen du. Europar Batasunak onartu du EMASen aurretiko urratsa ISO 14001 nazioarteko ingurumen kudeaketarako sistema izan daitekeela.

Hala ere, alderdi askotan EMAS ISO 14001 baino gehiago da. Izan ere, EMASen parte hartzen duten erakundeek beste baldintza batzuen artean bere politika, ingurumen arloa kudeatzeko sistemak eta programak eta ingurumenarekiko jokabideari buruzko oinarrizko informazioa jendearen eskura jarri beharra du.

Enpresa/erakundea Jarduera Udalerria
Txindoki Institutoa - Alkartasuna Lizeoa Irakaskuntza Beasain

ISO 14.001

ISO 14001 normak enpresa edo entitateari ingurumen kudeaketarako plan bat edukitzea behartzen du. Bertan ingurumen helburuak, hauek lortzeko prozedurak, arduradunak eta edozein aldaketa edo aurrerapen kontrolatzeko sistemak jasota egon behar dira. Norma honek enpresak bere hobekuntzarako jarraitu behar dituen prozesuak deskribatzean gain ingurumen legedia betetzea behartzen du.

Enpresa/erakundea Jarduera Udalerria
Aluminox S.L Galdaragintza Zaldibia
Ampo, S.Coop. Altzairua urtzea Idiazabal
ArcelorMittal Olaberria S.L Produktu siderurgikoen altzairu fabrika eta ijezketa Olaberria
Cespa Conten, S.A Zabortegia Mutiloa
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles S.A Trenbideko materiala egitea Beasain
Ederfil, S.Coop. Esmaltatutako kobrezko hariaren fabrikazioa Legorreta
Estanterías Eun, S.A. Altzariak fabrikatzea Beasain
Forjas Irizar S.L. Giltzen, txirriken eta jasotzeko beste osagai batzuen fabrikazioa Lazkao
Fundiciones del Estanda, S.A. Altzairua urtzea Beasain
Fundiciones Gabiria, S.A. Altzairu moldeatuaren fabrikazioa Gabiria
GOIEKI - Goierriko Ekimena S.A Eskualdeko garapen agentzia Ordizia
Goierri Lanbide Eskola Formakuntza Ordizia
Hiercor, S.A. Hondakin ez arriskutsuen kudeatzailea Olaberria
Indar Electric, S.L. Makina elektriko rotatiboen diseinu, fabrikazio, asistentzi tekniko eta konponketa Idiazabal
Indar Máquinas Hidraúlicas, S.L. Makina elektriko eta hidraulikoen diseinu eta ekoizpena Beasain
Laulagun Bearings S.A Orientaziorako koroi eta errodamenduen diseinu eta ekoizpena Olaberria
Industrias Landu, S.Coop. Mekanizazioa orokorrean Olaberria
Imeguisa - Industrias Metálicas de Guipuzcoa S.A. Altzariak fabrikatzea Ormaiztegi
Irizar, S.Coop. Autobuses karrozeriak eraikitzea Ormaiztegi
Orkli ,S.Coop. Balbulak, segurtasun termoelektrikoa Ordizia
Praxair S.L Gas industrialak eta soldadura Olaberria
Prodema S.A. Hobetutako egurraren fabrikazioa Legorreta

EKOSKAN

EKOSCAN euskal arau pribatuak ingurumen hobekuntzaren inguruan emaitza neurgarriak lortzera bideratutako kudeaketa-sistema da. EKOSAN ingurumen ziurtagiria aplikagarria den ingurumen-legeria betetzen dela ziurtatzen du eta etengabeko ingurumen hobekuntza bultzatzeaz gain langileen parte-hartzea ere sustatzen du.

Enpresa/erakundea Jarduera Udalerria
Ayuntamiento de Itsasondo Udaletxea Itsasondo
Centro Formación Ikaslan Formakuntza zentrua Ordizia
Goierri Aukera S.L Metal arotzeria Ordizia
Construcciones Eléctricas Guipúzcoa S.L. Igogailuentzako motore elektrikoak Ormaiztegi
Arrano Talleres Electromecánicos S.L. Makina elektrikoen bobinatzea eta aislamendua Zegama

ISO 14021 - Autodeclaración Ambiental

Adierazpen honen helburua ekoizten diren produktuek dituzten ingurumen aspektuen informazio zehatz eta ziurtaturiko ematea da

Enpresa/erakundea Jarduera Udalerria
Ezarri S.A Beirazko mosaikoen fabrikazioa Lazkao

Cadena de Custodia PEFC

Egur produktuen kustodiarako PEFC normak, mekanismo ezberdinak ezartzen ditu saltzen diren produktuek zein kantitatetan iraunkortasun irizpideekin kudeatu diren basoetako jatorria dutela adierazteko.

Enpresa/erakundea Jarduera Udalerria
Prodema S.A. Hobetutako egurraren fabrikazioa Legorreta