Lankidetza sarea
Lankidetza sarea, Goiekitik martxan jarri berri den proiektua dugu. Honekin, Goierriko jarduera ekonomikoarekin loturiko agenteen arteko lankidetza dinamika bat sustatu nahi dugu, lankidetza hori guztien artean diseinaturiko etorkizunerako lehen pausoa delarik.
Bideoa
Agentziaren papera, hiru foro nagusietan oinarriturik, lankidetza hori sustatzeko era bilatzean legoke.
1. Eskualdeko Foro Ekonomikoa
Ekimen estrategiko berrien balorazio eta bategitea bideratzea du helburu eta eskualdeko agente ezberdinez osaturik dago. Honakoak dira parte-hartzaile nagusiak:
- Enpresak, sektore eta tamaina ezberdinekoak
- Sindikatuetako ordezkariak
- Udalerrietako alkateak
- Alderdi politikoetako ordezkariak
- Beste eskualdeko ageteak (Goierri Fundazioa, Foru Aldundia, Goilan, etc.).
2. Enpresa traktoreen foroak
Eskualdeko enpresa traktoreek osatzen dute foro hau eta bere helburua gainerako agenteek definituriko lerro estrategikoa berrestu eta indartzearena litzateke.
3. Enpresa txikien foroa
Enpresa txiki eta ertainek lankidetzarako eta biltzeko lekua aurkitzen dute hemen. Bere helburua enpresa txikiaren errealitate eta arazoak aztertu, bizipenak elkartrukatu, ikasi eta beharrak asetzea da, horrela, enpresa garapena era bateratuan bideratzea bilatuz.
- Egoera eta arlo ezberdinetan eskualdearen beharrak zein diren definitzeko sorturiko biltze gunea.
- Eskualdeko enpresa sarearen etorkizunean enpresa txikiaren protagonismoa handitzea.
- Enpresen arteko harremanetan berrikuntzaren barneratzea
ETEn foroko dokumentaziora heltzeko
zure sarbide gakoa sartu
Ez galdu...
GetGoierri Basque Country. Goierriko industria potentziala
ORKESTRA, Lehiakortasunerako Euskal Institutua
Garapen, Garapen Agentzien Euskal Elkartea
GetGoierri Basque Country katalogoa
(JPG - 110 Kb.)
Enpresa boletina 133. zenbakia
(PDF - 329 Kb.)
Enpresentzako dirulaguntzen inguruko informazioa
Gida Industriala
(PDF - 1 Mb.)
Eskualdeko aktibitate industialari buruzko informazioa.
Eskualdeko lehiakortasun diagnostikoa
(PDF - 304 Kb.)
VALORA. EGFak kofinantziaturiko lan lerroak
(PDF - 175 Kb.)





