Edukira joan Nabigatzailera joan

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

B G

Get Gune

 
 
 
 
 

Laneskuaren %50 industria sektorean kokatzen da

 

Irudi gehiago:

Get Gune (Goierriko Enpresa Txikien Gune) ekimena eskualdeko enpresa txikietan trebatze eta ikasketa prozesuak erraztuko dituzten proiektu zehatzak eragiteko helburuarekin jaio zen 2009 erdialdera. Lankidetza Sarea osatzen duten foroekin egindako lanak Get Guneren barnean lan ildo ezberdinak definitzera eraman gaitu beraz:

Get Sarea

Inguruneko enpresa traktoreekin mantentzen den harreman produktibo estua enpresa goierritarren trebakuntzarako aukera bilakatzea da helburua. Horretarako enpresa traktore hauetan egon daitezkeen balio erantsiko behar produktiboen identifikazioan egiten dugu lan. Hemendik abiatuz, enpresa hornitzaile gehienek eman beharreko aurrerapauso kualitatibo nagusiak zein diren zehazteko gai izan gara. Beste batzuen artean, ingenieritza gaitasunaren barneratzea enpresaren jarduerari balioa gehitzeko eta produktu garapenerako giltzarri bilakatzen da gaur egun. Behar horien analisitik abiatuz, enpresa eta gainerako agenteen (zentro teknologiko, unibertsitate, etab.) arteko lankidetzak enpresa hauen jarduera dibertsifikatu eta espezializatzeko aukerak eskaintzen ditu.

Get Munduan

Lan ildo honetan eskualdeko industria jardueraren internazionalizazioa dugu helburu. Kasu honetan ere, lankidetzaren oinarria ezinbesteko suertatzen da enpresa txikiak baitira protagonista eta horretarako Gipuzkoako Merkatal Ganbararekin eta beste hainbat aditurekin dihardugu arlo honetan ekintza zehatzak definitzeko.

GetBalio

Epe erdi/luzean garatuko den ildo honetan Goierriko industria jardueran erabilgarri ez diren teknologiak garatzeko testuingurua sortu nahi da, enpresa txikiarentzako negozio berrien aukerak eraginez. Kanpotik esportatzen diren eta eskakizun tekniko eta teknologiko zorrotzak dituzten teknologia zehatzak aztertzea da xedea. Gainera eskualdeko jardueraren garapenak dituen aukera posibleak aztertzea helburu duen sektore emergenteen ikerketarekin osatzen dugu lan eremu hau.