Edukira joan Nabigatzailera joan

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

B G

Aire kalitatea

 
 
 
 
 
 

Laneskuaren %50 industria sektorean kokatzen da

Irudi gehiago:

Airearen kutsadura

Airearen kutsadura, atmosferan ez ohiko kantitatean dauden sustantzien ondorioz osasunean edo ingurumenean arrisku, kalte edo enbarazua sortzen den egoera bezala definitu dezakegu. Kutsatzaileak prozesu naturalen ondorioz (sumendiak, zingiretako hartzidura, etab.) edo gizakiak egindako prozesuen ondorioz (industriak, ibilgailuen trafikoa, berogailuak, etab) agertzen dira airean.

Kutsatzaileak ingurunean agertzeko prozesuak kutsatzaileen igorpena izena du, eta horrela askatutako kutsatzaileei lehen mailakoak deitzen zaie (emisio puntuetatik igortzen direnak eta konposizio berdinarekin jarraitzen dutenak, adibidez; SO2, NOx eta abar). kutsatzaileak atmosferara iristen direnean, prozesu desberdinak agertzen dira eta horien bidez kutsatzaileak ezabatu egiten dira edo beste kutsatzaile batzuetan bihurtzen dira (bigarren mailako kutsatzaileak, adibidez O3 troposferikoa). Atmosferan kutsatzaile batek duen kontzentrazioari inmisioa deitzen zaio.

Airearen kutsadura neurtu, zaindu eta kontrolatzeko Eusko Jaurlaritzak euskadi mailan sakabanaturiko estazio sare bat dauka. Goierriri dagokion estazioa Beasainen aurkitzen da.

Estazio honek dituen analizatzaile eta sentsoreen bidez ondorengo kutsatzaileak kontrolatzen dira: karbono monoxidoa (CO), nitrogeno dioxidoa (NO2), nitrogeno monoxidoa (NO), azufre dioxidoa (SO2), partikulak (PM 2,5 eta 10) eta ozono troposferikoa (O3).

Airearen kalitatearen eguneroko datuak

Aire kalitatearen zaintze eta kontrolerako sareak aire kalitatearen eguneroko datuak ikusteko aukera ematen du. Euskal Erkidegoko leku desberdinetako datuak eskuragarri daude, horien artean Beasaingo estazioak neurtzen dituenak.

Aire kalitatearen eboluzioa

Aire kalitatearen eguneroko datuak jakiteaz gain, denbora zehar jasotako datuen tratamenduaren bitartez kutsatzaileak urtean zehar eduki duten bilakaera ere aztertu daiteke.

Kutsatzailea Iturri nagusiak
CO
Garraioa, prozesu industrialak eta etxeak (berogailuak).
NO2
Garraioa eta prozesu industrialak.

Grafikoa:
2011ko abendua NO2 bilakaera  

Grafikoa:
2010 eta 2011 urteko NO2 bilakaeraren konparaketa  

Grafikoa:
Urteko NO2-aren media  

NO
Garraioa eta prozesu industrialak
SO2
Prozesu industrialak, garraioa eta etxeak (berogailuak).
PM 2,5
Jatorri naturala, garraioa eta prozesu industrialak.

Grafikoa:
2011ko abendua PM2,5 bilakaera  

Grafikoa:
2010 eta 2011 urteko PM2,5 bilakaeraren konparaketa  

Grafikoa:
Urteko PM2,5-aren media  

PM 10
Jatorri naturala, garraioa eta prozesu industrialak.

Grafikoa:
2011ko abendua PM10 bilakaera  

Grafikoa:
2010 eta 2011 urteko PM10 bilakaeraren konparaketa  

Grafikoa:
Urteko PM10-aren media  

O3
Garraioa eta prozesu industrialak.

Grafikoa:
2011eko abendua O3 bilakaera  

Grafikoa:
2010 eta 2011 urteko O3 bilakaeraren konparaketa  

Aire kalitatearen indizea

Airearen kalitate-indizea sei tartetan banatzen da, eta horiek aireko kalitatearen egoera zehazten dute: ona, onargarria, ertaina, txarra, oso txarra eta arriskutsua.

Ondoren Oria Garaiko (Goierri + Tolosaldea) aire kalitarearen urteroko indizearen bilakaera azaltzen da. Kalitate egoera bakoitzeko egun kopurua %-an adierazita azaltzen da. Ikusi daitekeenez urtero gora doa aire kalitate onaren egun kopurua.

Lotura interesgarriak:
Ingurumena
Goierri eskualdeko airearen kalitatearen jarduera plana.

Aire kalitatearen indizea