Edukira joan Nabigatzailera joan

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

B G

Ingurumen jardunbide egokiak

 
 
 
 
 
 

Laneskuaren %50 industria sektorean kokatzen da

Irudi gehiago:

Ondorengo atalean eskualdeko enpresek ingurumen arloan gauzatu dituzten ekintza ezberdinak ezagutzera ematen dira. Ekintza hauek ingurumen jardunbide egokiak bezala sailkatu daitezke.
Bestalde, esperientzia gehiago ezagutu nahi duenak IHOBE-ko datu basea kontsultatu daiteke.

Hondakinak

Kasua 1: Filtrazio, Txirbil Zentrifugatzaile eta Olio Lainoen arazketarako Sistemaren instalazioa.

«

  • Zabaldu

    Olio kontsumoa

  • Zabaldu

    Hondakin arriskutsu bezala kudeaturiko olioa

»

Enpresaren deskribapena:

Talleres Kerejeta S.A
Zubikoeta Industrialgunea, 4-5 Ataun
Tel: 943 18 00 01 Fax: 943 18 04 16
www.kerejeta.com

Kerejeta 1956.urtean fundizio arloko adituek sortutako enpresa da. Fundizio industriarako pieza tixiki osagarriak (distantzialak, hotzgailuak eta fundiziorako euskarriak)ekoiztu eta mekanizatzen ditu.

Gaur egun bere bezero nagusienak automobilgintza eta makina-herramienta sektorean kokatutako fundizio industriak dira.

Duela gutxi gorabehera bi urte, produktua dibertsifikatu eta dekoletajerako piezak egitea erabaki zen (ekipo ondasun eta berogintza sektoreentzat zuzendutako latoizko neurri txiki-ertaineko piezak Ø8- Ø25). Piezen mekanizaziorako lubrifikatzaile eta hozgarri moduan mozte fluidoa erabiltzen da. Honen eginkizun nagusiena pieza eta mozte erremintak lubrifikatzea eta hoztea da. Bestetik mekanizazioan sortutako txirbilek mozketako fluidoa beraiekin arrastatzen dute.

Egitasmoa martxan jarri aurreko egoera:

Egitasmoa gauzatu aurretik mekanizatze prozesuan ondorengoak sortzen ziren:
1. Ingurumen eta pertsonen gain ondorioak eduki zezaketen olio lainoak
2. Metalezko hondakinak (txirbila, puntak, etb.) Txirbila makinen irteeran jasotzen zen edukiontzi batzuetan gordetzeko. Gordetako txirbila olioz bustita zegoen hezetasun maila altu bat zuelarik.
3. Olio agortuaren hondakinak, partikula metalikoz kutsatutako mozte fluidoa. Hondakin hau baimendutako kudeatzaile baten bitartez kudeatzen zen.

Mekanizazio lanetan, mozte fluidoaren zati handi bat atmosferara lurruntzeagatik eta pieza eta txirbilek beraiekin arrastatzen zutenagatik galtzen zen. Horregatik mozte fluidoaren depositua aldizka betetzea beharrezkoa egiten zen. Bestalde, mozte fluidoa txirbilak eta zikinkeriak ere kutsatu egiten zuten eta honek fluidoak bere ezaugarriak galtzea eragiten zuen. Honek ere mozte fluidoaren kontsumoa haunditu egiten zuen. Halaber, fluido honen kontsumoa hondakin arriskutsuen ekoizpenarekin erlazionaturik zegoen. Hondakin hauek bildu ondoren kudeatzaile baimendu batekin kudeatzen ziren.Fluidoaren kontsumoak eta hondakin hauen kudeaketak koste altuak zituen enpresarentzako.

Egitasmoaren deskribapena:

Egitasmo honen xedea mozketa fluidoaren erabilpenak sortutako ondorioak gutxitzea izan zen:

• Mozketa fluidoaren kontsumoa gutxitzea.
• Mozketa fluido agortuaren hondakinak gutxitzea.
• Mozketa fluidoarekin nahastutako hondakin metalikoak gutxitzea.
• Erabilitako mozketa fluidoa ingurumenarekiko hobeagoa izan zezakeen beste bategatik aldatzea.
• Sorturiko olio lainoak gutxitzea.

Ingurumenarekiko onura eztabaidaezina izan arren, egitasmo honen beste helburuetako bat gastuak murriztea zen (alde batetik lehengaien kontsumoan eta bestetik hondakinen kudeaketan sortutakoak).

Egitasmo honen bidez ondorengo ekipamenduak instalatu dira:

1) Filtrazio sistema, olio hotz-gailua eta mozte fluido garbiaren depositu zentralizatua.
Mozketa fluidoen filtrazioaren bitartez olioak eduki ditzakeen partikula kutsatzaileak deuseztatzea lortzen da. Honekin mekanismo lubrifikatuetan higadura eta urradura sahiesteaz gain, olioaren erabilpena luzatzen da, oxidazio prozesuan katalizatzaile moduan jarduten duten materialek deuseztatuz.
Aurrekoarekin olio kontsumoa murriztea lortzeaz gain, kudeatu beharreko hondakinak ere gutxitzea lortu da. Bestalde, makina osagaien higadura eta urradura gutxitzen denez mantentze kostuak ere gutxitzen dira.

2) Zentrifugazio sistema.Zentrifugatzailearekin txirbilek duten mozte fluidoren hezetasun maila %1-3ra gutxitzea lortzen da (lehenago %9-15 bitartean zegoen). Modu honetan fluidoaren zati bat prozesuan berriro erabiltzeko berreskuratzen da eta bestetik txirbila baldintza hobeagoetan kudeatu daiteke.

3) Lainoen arazketa.Lainoen arazketarako sistemak lantokiko giroa hobetzea eta ingurumenarekiko kalteak gutxitzea ekarri du. Sistema honen bidez lainoak bildu eta araztu egiten dira. Sistema honen bidez lurrunketa bitartez galtzen zen mozketa fluidoren kopurua %17 gutxitzea lortu da.

Lortutako ingurumen hobekuntzen laburpena:

- Olioaren kontsumoa % 83,4 gutxitzea.
- Hondakin arriskutsuen sorrera eta bere kudeaketara zuzendutako kostua %88,8 gutxitzea.

 

Kasua 2: Olioa eta Ura Bereizteko Sistema

«

»

Enpresaren Deskribapena:

Forjas Albisu S.A
Zubierreka Industrialgunea1 2 Lazkao
Tel: 943 16 41 42 Fax: 943 88 09 24
www.forjasalbisu.com

Forjas Albisu, S.A.-k forja, estanpazioa eta metalen enbutizioa du jarduera nagusitzat. Kalitate guztietako altzairu berezien forja askea eta estanpazioa burutzen du. Estanpazioa serie motzetan, estandarizatuetan edo eskaerapean egin dezake, erreferentzi kantitate handiarekin lan egin dezaketelarik.

Zeregin hauetarako, enpresak teknologi paregabea dauka (prensa bereziak eta makinaria espezifikoa pieza mota bakoitzerako). Bere produktuak( ejeak, blokeak, llanta bereziak, disko puntzonatuak) sektore desberdinetara zuzenduta daude: makina-herraminta, siderurgia, ontzigintza, paper industria, ekipo ondasunak, trenbideak, etb.

Forjas Albisu S.A-.ren produkzio prozesuak 4 ataletan desberdinetan dira:
· Mozte prozesua.
· Forja prozesua.
· Laminazio prozesua.
· Mekanizazio prozesua.
· Amaiera eta bidalketa.

Egitasmoa martxan jarrri aurreko egoera:

Laminazio prozesuan piezak hozteko ura erabiltzen da. Oso tenperatura altuekin lan egiten denez, makinen olio hidraulikoak ihes egiteko joera hartzen du. Ihes egiten duen olio hau piezak hozteko erabiltzen den urarekin nahasten da. Olioz eta uraz osaturiko emaria depositu batean biltzen da.

Olioz eta uraz osaturiko emaria hondakin arriskutsu bat da eta kudeatzaile baimendu baten bitartez kudeatzen zen. 2006. urtean 7.860 Kg hondakin kudeatu ziren.

Egitasmoaren desdribapena:

Sortzen zen hondakin arriskutsuen kopurua eta hauen ezaugarriengatik (ura eta olioa) 2007. urtean olioa eta ura bereiztu ahal izateko sistema jartzeko inbertsioa egin zen. Sistema honek olioa eta ura bereiztuta kudeatzea ahalbideratzen du, era honetan hondakin arriskutsuen kopurua gutxitzen delarik. Modu honetan kudeatu beharreko hondakin arriskutsuen kantitatea gutxitu egiten da eta ura berriz ere hozte sisteman erabiltzeko aukera dago. Hala ere, gaur egun uraren berrerabilpena egiten ez denez inbertsioari ez zaio etekin guztia ateratzen.

2007. urtean, olioa eta ura bereizteko sistema 5 hilabeteetan funtzionatu ondoren, erretiratutako olio kopurua 1.408 Kg tako izan zen. 2008. urtean, sistema urte osoan lan egin ondoren, 3.100 Kg atera ziren. 2008 urteko balio hau 2006. urteko balioekin alderatzen badugu (7.860 Kg olioa eta ura) azpimarratzekoa da hondakin arriskutsuen kudeaketa 4.760 Kg. tan gutxitu dela.

Halaber, sistema honek hozte sisteman uraren berrerabilketa ahalbideratzen du, modu honetan sareko uraren kontsumoa gutxitzeko aukera ematen duelarik.

Aparatuaren funtzionamendua ondorengoa da:
Ekoizpen prozesutik datozen ur oliotsuak lur azpiko depositu batean biltzen dira. Depositu honetatik ur zikinak banatzaile batera pasatzen dira. Ur zikinak lehen fasean bonba nagusiaren bitartez abiadura motel batean sartzen dira. Fase honetan ur zikinak eduki ditzakeen solidoak kendu egiten dira ondorengo prozesuetan arazorik sortu ez ditzaten. Ondoren bereiztu behar den ur zikina tratamendu depositura pasatzen da. Bertan, automata baten bitartez kudeatzen diren elektrodo batzuk ura eta olioa beraien dentsitateen erresistibitatearen arabera bereizten dituzte. Ateratzen den olioa bitarteko bidoi batera bidaltzen da.

Bertan dekantazio bidez ur eta olioaren banaketa berri bat ematen da.Azkenik hondakin olioa bidoia batean gordetzen da kudeatzaile baimendu baten bidez kudeatzeko.

Lortutako ingurumen hobekuntzen laburpena:

Ur oliotsuen bereizketa sistema jartzearekin ondorengo hobekuntza lortu da:
- Hondakin arriskutsuen sortzea %60an gutxitzea.