GOITUR. Goierri Turismo
Goitur alde batetik, Goieki-ren bitartez sektore publikoak eta bestetik, eskualdeko ekintzaile pribatuek parte hartzen duten Sozietate Mugatua da. Jarraitzen diren helburuak honakoak dira:
- Eskualdeko jarduera turistikoak koordinatu eta antolatzea.
- Eskualdeko baliabide turistikoak sustatzea.
- Goierriko liburuxka arrunt eta sustapenerako beste materialen prestaketa.
- Merkaturaketa: "fan-trips"ak eta erakunde ezberdinekin taldeko lana antolatzen du.
- Turismoko azoka eta karpa zehatzetan parte hartzen du.
- Hainbat komunikabideetan publizitate txertaketa.
- Tur-operadore turistikoekin elkarlanean aritzen da.
- Eskaintza turistikoaren garapen txukuna bultzatzea.
- Baliabideak produktu turistikoetan bilakatzen ditu (museoen eraketa eta Interpretazio Zentroak).
- Eskualdeko udalerriak antolatu eta dinamizatzen ditu.
- Eskualdeaz gaineko marka turistikoak bultzatzen ditu eta programa europarretan parte hartzen du.
- Produktu turistikoak seinaleztatzen ditu.
- Kalitatea eta teknologia berriak bezalako arlo erabakigarrietan lan egiten du.
- Goierriko Garapen Turistikoaren Plana inplementatzea.



