Edukira joan Nabigatzailera joan

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

B G

Autoan elkarrekin

 
 

Irudi gehiago:

Autoan elkarrekin proiektua gure herriko euskaldetik ekimena da, autoa era egokiagoan erabil dezaten herritarrek. Zerbitzuaren helburua bidairako automobila beste batekin banatzeko interesa duten pertsonak elkartzea da.

Zerbitzu honen bidez zurearen antzeko bidai bat egiteko izena eman duten pertsonak ikusiko dituzu. Posta elektronikoaren bitartez harremanetan jarri ahal izango zara haiekin. Zer zaletasun duten ikusiko duzu, autorik duten edo ez, bidaia egiteko arrazoiak, eta beste hainbat datu ere bai, bidai lagunak errazago elkartzeko. Mezu elektronikoa bidali ahal izango diezu zure ustez bidaia batera egiteko egokiak diren pertsonei. Dena egingo duzu berehala eta bitartekaririk gabe.

Bideoa

Lanera joateko

Eskualde inguruko lantoki batera joaten bazara, eta beti ibilbide horixe egin behar baduzu zure ibilgailu pribatuarekin, edo pertsonak bilatzen ari bazara autoa beste batzuekin banatzeko, autoan elkarrekin lanera joateko estekan sar zaitezke

Unibertsitatera joateko

Unibertsitatean ikasten edo lan egiten baduzu, eta eskualdetik unibertsitate batera joateko norbait bilatzen ari bazara, autoa elkarrekin unibertsitatera joateko estekan sar zaitezke.

Bidaiatzeko

Noizbehinkako edo ohikoak ez diren bidaiak egiten badituzu, Euskal Herrian bertan edo Euskal Herritik kanpo, hemen aurkituko duzu nor dagoen interesaturik bidaiaren gastuak elkarrekin banatzeko. Sar zaitez autoan elkarrekin bidaiatzeko estekan