Edukira joan Nabigatzailera joan

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

B G

Sustatzaileen esperientziak

 

Goiekiko Enpresa Zentrua

 
 

Irudi gehiago:

Gure sustatzaileak beraien esperientzitaz hitz egiten dute Goieki-rekin.

Kasua 1: GOIENER. ENERGIA BERRIZTAGARRIEN SORKUNTZA ETA EROSLE KOOPERATIBA

GOIENER. ENERGIA BERRIZTAGARRIEN SORKUNTZA ETA EROSLE KOOPERATIBA

-n sortua 2012

GOIENER, S.KOOP
Mallutz Insutrialdea, 18. pab.
20240 Ordizia
Gipuzkoa

Telefonoa: 667 532 547
www.goiener.com

Web orria bisitatu  

Zer da Goiener?

Irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat. Energia berriztagarria sortzeko eta komertzializatzeko elkarte kooperatibo bat.

Zertan uste duzu ezberdintzen dela Goiener gainontzeko komertzializadorekin alderatuz?

GoiEnerren jarduera oso irekia, horizontala eta transparentea da. Gure elkartean profil profesional anitzeko pertsonen partaidetza bultzatzen da eta energia gizarteratzeko aukera ematen dugu. Orain arte, energiaren kudeaketan kontsumitzaile erabiltzaileek ezin zuten ezer erabaki edota aukeratu. Gure kooperatibaren bitartez, kontsumitzen dugun argindarren berriztagarritasuna bermatuko dugu eta ahal den moduan ere, argindar hori sortu nahi dugu gure baliabideekin.

Zer da abentura hau martxan jartzeak bultzatu zintuenak?

Energia berriztagarrien sistemak ikasi nituenean Ipar Europan dauden antzeko ereduekin topo egin nuen. Eredu hauek energia demokratizatzeko eta deszentralizatzeko tresna ezin hobeak zirela konturatu nintzen eta gure lurraldera ekartzea erabaki nuen.

Zein da ideia hori izan ondoren eman zenuen lehen urratsa?

Beste ereduak bisitatu eta gero, Goiekiri ideia proposatu nion eta sustatzaile gehiagoren bila jarri nintzen, 30 lagun bilatu arte.

Goiekin bideragarritasun plana landu zenuen, lagungarria suertatu al zitzaizun?

Enpresa txostenari esker pertsona asko proiektura gehitu dira eta oso lagungarria izan da ekimena aurkezterakoan. Proiektuari gorputza ematen dio.

Zenbat denbora igaro da ideia sortu zenetik enpresa martxan jarri arte?

Lehenengo fase batean, orain dela 7 urte, lan egiten dudan enpresan ez nuen lortu proiektua eratzea. Geroztik lanean ari naiz gizarte mailan kooperatiba bat sortzeko.  2011ko udaberrian enpresa planarekin hasi eta 2012 abenduan kooperatiba erregistratzea lortu dugu.

Enpresaren hasiera uste zenuen bezala izaten ari al da? Enpresaren helburuei buruz zenituen espektatibak bete al dira?

Energiari dagokion legedia etengabe okerrera aldatzen ari denez, negozioaren oinarria erabat aldatu da eta horrekin batera, burokrazia administratiboa, uste genuen baino askoz gehiago izaten ari da. Ala eta guztiz ere, bai gizarteak, enpresek eta erakundeek ondo jaso dute gure sorrera. Espektatiba baikorrak ditugu.

Enpresaren eratze prozesuan eta behin martxan jarrita zeintzuk izan dira izan dituzun zailtasun handienak?

Merkatu elektrikoan jardun ahal izateko tramitazio legal eta administratiboa oso zaila da eta oso lan astuna egin beharra dago.

Zein aholku emango zenioke enpresa bat martxan jartzea pentsatzen ari den pertsona bati?

Ezer egin baina lehen, enpresa bat zer den ikasi behar da eta bere negozioaren bideragarritasun azterketa sakon bat egin beharra dago. Enpresa bat sortzeak erantzukizun handia dakar, ez da txantxa.

Kasua 2: NAHIKIRI

NAHIKIRI

-n sortua 2011

NAHIKIRI Naturopatía, Yoga eta Pilates Zentroa
Plaza Lazkao Txiki 6
20210 Lazkao
Teléfono: 672083324

Web orria bisitatu  

Oihana Villarrealek Lazkaon bere Naturopatia, Yoga eta Pilates zentroa ireki du. Enpresaren eraketa prozesuari buruz izandako esperientzia jasotzeko elkarrizketa bat egin diogu.

Zeintzuk dira Nahikirin eskaintzen diren zerbitzuak?

Nahikirin ondorengo zerbitzu motak eskaintzen ditugu:

Alde batetik sendabelarren bidezko tratamenduak, homeopatia, dietetika eta nutrizio kontsultak, Bach lore bidezko tratamenduak, masajeak, Biomagnatismoa, etab.

Pilates, Yoga, Meditazioa, Musikoterapia... aktibitateak eskaintzen ditugu.

2011-2012 ekitaldirako asteburutan Konstelazio Familiarrak, Chi kung, Shiatsu Masajea, gatazken ebazpenak, Musikoterapia, Haurrentzako Masajea... antolatuko dira.

Inguruan dauden zentroei dagokionez, zertan uste duzu bereizten zarela?

Nahikirin zerbitzu aukera zabal bat eskaintzen dugu. Normalean, jendea masaje bat jasotzera zentro batera joaten da, sendabelarren bitartezko tratamendu bat jasotzera beste zentro batera, Pilates edo Yogako klasetara beste batera, etab.

Zentroan terapia ezberdinak eskaintzen saiatu gara, nolabait zerbitzu integral bat eskaintzeko. 

Holistikoa den oinarri batetik abiatzen gara, gure ustez pertsona bat elkarrekin eragiten duten plano ezberdinez osatuta dago (fisikoa, biokimikoa, elaktromagnatikoa, psiko-emozionala eta espirituala). Adibidez pertsona bat dietan jarri nahi bada dietista batengana joaten da baina agian pertsona horren arazoa beste bat da eta nerbioso dagoenean jaten du modu konpultsibo batean. Nahikirin elikadura orekatu bat eramateko aholkuak emateaz gain, baita zein homeopatia tratamendu jarraitu beharko zenuke antsietate horri aurre egiteko edo zein sendabelar hartu dezakezun lasaitzeko edo yoga bezalako zein aktibitate praktikatu dezakezun stressa gutxitzeko, etab. guzti honi buruzko informazioa eskaintzen dugu

Nahikirin terapia ezberdinak integratzen ditugu, guztiak naturalak eta helburu berdinarekin: Gure gorputzaren harmonia suspertu.

Zer da abentura hau martxan jartzeak bultzatu zintuena?

Nire negozio propioa izatea izan da beti nire ametsa.

Heziketa Fisikoan Lizentziatura ikasten ari nintzenean, nire desioa beti izan da besteen osasuna zaintzea. Ikasketa hauek bukatu nituenean, Heziketa Fisiko eta Minusbaliotasunean espezializatzea erabaki nuen. Ondoren, Terapia Naturalekin eta Psikoterapiarekin zerikusia zuen ikastaro ugari egin nituen. Honekin bukatu ostean, Kirol Fisioterapia, Traumatologia eta Medikuntzako Master bat egin nuen. Duela bost urte Yogako irakasle izateko heziketa egin nuen eta akupuntura, biomagnetismo, teknika emozionalak, etab. teknikak ikasten jarraitu nuen. Beti aritu naiz Aktibitate Fisikoaren munduan lanean eta urtebetez Donostiako Belardenda batean kontsulta lanetan aritu naiz.

Azken urte hauetan Igeriketa Lantzeneko (Goierriko Eskualdeko polikiroldegietako  kirol zerbitzuak kudeatzen dituen enpresa) pertsonal eremuko koordinaketa lanetan aritu naiz. Nire ardura polikiroldegitako aktibitate fisikoak dinamizatzea, ordutegien koordinaketa, monitoreak antolatzea, etab. zen. Niretzako etapa garrantzitsu bat izan da, izan ere jarduera berri honekin hasteko indarra eman baitit.

Zerbitzuen eskaerak eta eskaintzak ezagutu, beste lakutan eskaintzen den kalitatea, puntu sendoak eta ahuleziak, zerbitzuak eskaintzen diren instalakuntzak ezagutu, etab. buruzko informazio guzti hau gure proiektua finkatzeko lagungarria izan da.

Hauek dira gure oinarrizko irizpideak:

- Jarduera terapeutikoak garatu

- Ikasleak zerbitzu hobeago bat jasotzeko tamaina txikiko taldeak osatu.

- Lasaitasuna transmititzen duen zentro egoki batean zerbitzuak eskaintzea (interferentzia akustikorik gabe)  

Guzti honen ondorioz Nahikiri sortu zen; sendagarri metodo naturalen bitartez,  gure gorputzaren harmonia lortzeko helburuarekin sortu zen zentro hau. 

Martxan jarri behar den aktibitatean esperientzia izatea faktore garrantzitsu bat dela uste al duzu?

Bai, uste dut oso garrantzitsua dela martxan jarri nahi den jardueran esperientzia izatea izan ere geroz eta informazioa gehiago izan, errazagoa da ideiak txukundu eta guztia paperean jasotzea.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?

Goiekirekin harremanetan jarri nintzen diru-laguntza eta enpresa bat eratzeko jarraitu beharreko pausoen inguruan informazioa lortzeko.

Goiekin bideragarritasun plana legin zenuen, baliagarria suertatu zitzaizun? Proiektua garatzea zaila iruditu al zitzaizun?

Bai, baliagarria izan da. Nire kasuan garrantzitsua izan zen argitzeko zein zentro mota ireki behar nuen, ze jende motari zegoen zuzenduta, non kokatu behar nuen, etab. Erraza izan zen.

Beraiek momenturo laguntzeko prest daude. Orain arte agian pentsatu ez duzun gauzetan pentsarazten zaituzte, merkatu analisi bat egiten laguntzen dizute, enpresaren gestioari buruzko ikastaro bat egiteko aukera ematen dizute, negozioa bideragarria izateko eskainiko diren zerbitzuei prezio bat finkatzen laguntzen dizute, etab.

Gainera gai teoriko guztiez gain esan nahiko nuke Amaia eta Maialenek oso gertuko harremana eskaini didatela. Gogoratzen naiz nola obraren eboluzioaren inguruan informatzen genituen,etab. beraien tratua gertukoa da eta animoak ematen dituzte. Beti daukate irribarre bat eskaintzeko eta hori asko eskertzen den zerbait da. 

Zenbat denbora igaro da ideia garatu zenetik enpresa martxan jarri arte?

Gu aurreko urteko ekainean hasi ginen ideia hau martxan jartzeko ideiari bueltak ematen. Enpresa aurtengo apirilean eratu da. Hilabete guzti hauetan zehar ez gara momenturo proiektuarekin lanean egon, baina lokalan obra egin behar izan genuenez dena pixka bat atzeratu egin zen.

Negozioaren hasierako funtzionamendua uste zena ari al da izaten?

Bai!!!! Soilik hiru hilabete daramatzagu lanean eta negozioak harrera hona izaten ari du. Mila esker zuen konfiantza eman diguzuen guztioi!!

Zein izan da enpresaren eraketa prozesuan izan duzun zailtasun handiena?

Sarrera eta gastuak estimatzea. Oso zaila da martxan jarri behar dituzun ikastaro kopurua estimatzea edo egunero izango dituzun kontsultak kalkulatzea. Guzti honek negozioak izango duen harreraren araberakoa izango da, hasieran garbi ikusten den gauza bakarra gastuak dira, sarrerekin aldiz zalantza handiak sortzen dira eta honek beldurra ematen du. Idazten ari zarena erreala izatea gustatuko litzaizuke eta ez soilik estimazio batean gelditzea.

Zein da bere negozio propioa martxan jartzea pentsatzen ari den pertsona bati emango zeniokeen aholkua?

Enpresaren sortze prozesuan denbora inbertitzea. Estimatutako zenbakiak baloratzea baina aldaketek dakarten beldurragatik atzera ez botatzeko. Sabelean kilimak nabaritzea zerbait normala da, azken finean zure bizitzan eragiten duen aldaketa handi bat da. Intuizioak esaten duenari ere entzun behar zaio. Intuizioa sentitzen duzun bihozkada bat da. Aurrera jarraitu ala bertan behera uztea erabakia hartzen laguntzen gaituen barneko gidari bat da. Eta garrantzitsuena... enpresa martxan jartzeko erabakia hartzen badute, prozesu osoan zehar ahalik eta mimo eta emateko duten guztia proiektuari eskaintzeko.

 

Kasua 3: LENA Lentzeria eta Osagarriak

LENA Lentzeria eta Osagarriak

-n sortua 2011

Legazpi Kalea 3-Bajo
20240 Ordizia
Teléfono: 943086227

Ana Belen Hernandezek LENA izeneko denda ireki berri du Ordizian. Elkarrizketa bat egin diogu enpresaren sortzapen epealdian bizitako esperientzia jasotzeko asmotan.

Zeintzuk dira dendan eskaintzen dituzun produktuak?

Emakumeentzako lentzeria eta osagarriak (pijamak, bainujantziak, etab.). Datorren denboraldirako gizonentzako produktu batzuk ere sartu behar ditut.

Zertan uste duzu bereizten zarela gainontzeko dendetatik?

Ez dut produktu bakarra eskaintzen, osagarriak diren hainbat produktu eskaintzen ditut. Nire ustez, garrantzitsua da denboraldi bakoitzean zein produktu mota eskaini daitekeen aztertzea eta honekin jokatzea.

Zer da abentura hau hastea bultzatzen zaituena?Zein da ekintzaile bihurtu zaituen motibazioa?

Denda ezberdinetan aritu naiz lanean eta betidanik gustokoa izan dudan jarduera bat da. Azkeneko urteetan egotetxe batean egon naiz lanean bajak eta oporrak egiten eta bat-batean lanik gabe gelditu nintzen. Denboraldi honetan nire denda irekitzeko ideia lantzen hasi nintzen eta agian niretzako merkatu hutsune bat zegoela konturatu nintzen. Nire iritziz, jendeak herrian kontsumitzea bultzatu beharra daukagu kalitate-prezio erlazio oneko produktu erakargarri bat eskainiz.

Momentu honetan garatzen ari zaren enpresa jarduera aurretik ezagutzen al zenuen? Martxan jarri behar den jardueraren inguruan aurretik esperientzia edo ezagupena izatea faktore garrantzitsu bat dela uste al duzu?

Jarduera ezagutzen nuen baina beste maila batean. Garatu beharreko jardueraren arabera ez dut uste beharrezko zerbait denik, baina nire kasuan argi daukat aurretik honetan esperientziarik izango ez banu, ez nukeela denda irekiko. Aurretik izandako esperientziak, bezeroei aholkatzerako orduan gehienbat ezagupen minimo batzuk eman dizkit. Guzti honekin esan nahi dudana da denda bat irekitzea posible da esperientziarik izan gabe baina niretzako faktore garrantzitsu bat da jarduera aurretik ezagutzea.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?

Nire familiarekin hitzegin ondoren, Goiekira etorri nintzen aholkularitza bila.

Goiekin bideragarritasun plana garatu zenuen, erabilgarria izan zaizu? Oso zaila egin al zitzaizun proiektua garatzea?

Bai, erabilgarria izan da niretzako.

Proiektua garatzearen zailtasunari dagokionez, orain pentsatzen dudala ez zen oso konplexua izan baina momentu batzuetan bai estutu nintzela izan ere gauza bat ideia buruan izatea da eta beste bat hau garatzea aurrekontuak eskatuz, hornitzaile eta bankuekin hitz-egin, etab. Hau da, zenbakiak egin eta ea dena kuadratzen duen ikusi.

Zenbat denbora pasatu da ideia garatzen hasi zinenetik enpresa martxan jarri arte?

Lau bat hilabete

Jardueraren hasierako momentu hauek esperotakoak izaten ari dira?

Gauzak dauden bezala kontuan izanda ezin naiz kexatu. Hala ere oraindik denbora bat beharko da jendeak komertzioa, produktuak eta ni ezagutzeko. Orain arte ikusi dudanaren arabera, mota guztietako jendea sartzen da eta hau benetan gustokoa dut, hau lortzea nire helburuetako bat baitzen.

Zein izan da enpresaren sortzapen epealdian izandako zailtasun handiena?

Momentu batzuetan jendearen sostengua faltan bota dut, krisia dela eta jende askok erokeri bat zela esaten zidaten. Hala ere esan beharra daukat pertsona batzuen animoa ere jaso dudala.

Desilusioren bat eraman dut lan egin nahi nuen hornitzaile batzuen partetik, izan ere ezin izan dut aurreikusita neuzkan hornitzaile guztiekin lan egin ez dutelako komertzio txikian saltzen. Hala ere erosi ditudan salgaiekin oso pozik nago.

Zein da enpresa bat sortzea pentsatzen ari den pertsona bati emango zeniokeen aholkua?

Oso argi badauka bere proiektua nola nahi duen garatu animatzeko. Bai esango nioke ondo aztertzeko eta argi badauka martxan jartzeko. Seguraski pertsona batzuk ez diote animatuko baina denak benetan nahi dugun horretan inbertitzeko beldurra izango bagenu, orduan inoiz aterako ez ginatekeen krisi bat sortuko zen.

Ez dakit proiektu hau ondo irtengo den, baina behintzat saiatu naiz eta ez naiz kezka horrekin geldituko. Gauza guztiak bere arriskua dauka eta gaur egun zerk ematen dizu ziurtasuna?

Kasua 4: GELTOKI

GELTOKI

-n sortua 2011

Plaza Barrendain S/N
20200 Beasain

Maria Julia Monroy Lucerok Beasaingo Tren Geltokian GELTOKI denda ireki berri du. Beste zenbait pertsona bezala Goiekin egon da aholkularitza bila eta bideragarritasun plana garatu du. Bere esperientzia jasotzeko asmotan elkarrizketa bat egin diogu.

Zientzuk dira dendan eskaintzen dituzun produktuak? Snak-ak, gozokiak, prentsa, freskagarriak, kafea, ogi ekologikoa, etab. eskaintzen dira.

Zertan uste duzu bereizten zarela gainontzeko dendetatik? Eskaintzen dugun autozerbitzua presaka dabilen jendearentzat, prentsa, kafe bat edo jateko zerbait eraman nahi dutenentzat dago zuzenduta alde batetik eta trenaren zai edo bueltan datozenentzako. Gure zerbitzua zonaldetik paseon dabilen jendeari zuzenduta dago ere.

Zer da abentura hau hastea bultzatzen zaituena?Zein da ekintzaile bihurtu zaituen motibazioa? Krisia dela eta sortutako lan falta.

Momentu honetan garatzen ari zaren enpresa jarduera aurretik ezagutzen al zenuen? Martxan jarri behar den jardueraren inguruan aurretik esperientzia edo ezagupena izatea faktore garrantzitsu bat dela uste al duzu? Ez dut inoiz jarduera honetan lan egin baina bai bezeroenganako arretan izan ere mezularitza eta supermerkatutan lana egin baitut.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa? Lokalaren baliagarritasunaren inguruan informatu ondoren Goiekira gerturatu nintzen jarraitu beharreko pausoak zeintzuk ziren jakiteko.

Goiekin bideragarritasun plana garatu zenuen, erabilgarria izan zaizu? Oso zaila egin al zitzaizun proiektua garatzea? Oso erabilgarria iruditu zait eta oso pozik nago jasotako atentzioarekin. Jasotako laguntzari esker ez zitzaidan oso zaila egin, hala ere nahiko luzea egin zait agirien kudeaketa.

Zenbat denbora pasatu da ideia garatzen hasi zinenetik enpresa martxan jarri arte? 2 hilabete baina gehiago, ia 3 hilabete.

Jardueraren hasierako momentu hauek esperotakoak izaten ari dira? Uste nuena baina hobea izaten ari da, egunero trena hartzen dutenen artean oso harrera ona izaten ari da, pertsona hauek asko animatu naute.

Zein izan da enpresaren sortzapen epealdian izandako zailtasun handiena? Burokraziak ez du beharraz ulertzen, oso geldoa da.

Zein da enpresa bat sortzea pentsatzen ari den pertsona bati emango zeniokeen aholkua? Goiekira etortzeko eta pazientzia eta lasaitasun handiz hartzeko prozesu guztia.

IRUZKIN INTERESGARRIAK

Proiektu honetan lagundu eta animatu nauten pertsona guztiei eskerrak eman nahiko nizkieke.

 

Kasua 5: OREKA FISIOTERAPIA ZENTRUA

OREKA FISIOTERAPIA ZENTRUA

-n sortua 2010

Oreka Fisiterapia Zentroa
Calle Lardizabal 3-bj
20214 Segura
Teléfono: 646329479

E-maila bidali  

Ainitze Jauregi Segurako herrian ireki berri den Fisioterapia Zentroaren sustatzailea da. Ainitze Fisioterpian Diplomatua da eta erreabilitazio zentro ezberdinetan hamahiru urte baina gehiagoz lanean aritu ondoren bere kontsulta propioa martxan jartzea erabaki zuen.  Hala ere, eskualdean asetu gabe zegoen behar bat antzeman ondoren sortu zen proiektua eta Ainitzek behar hau bere zerbitzuen bitartez asetzea erabaki zuen.

Hauek dira eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Masajea: Terapeutikoa, Lasaigarria eta Kirolarientzat
  • Patologia ezberdinen tratamendua: Zerbikalgiak, Lunbalgiak, Zitalgiak, Muskuluetan gainkargak, Bihurdurak, Tendinitisak...
  • Drainatze Linfatikoa
  • Erreabilitazioa

Arreta pertsonalizatua eta paziente bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzen du. Ainitzek eskuen bitartez egindako tratamendua sustatzen du bere ustez hau delako patologia ezberdinak sendatzeko metodorik baliagarriena.

Ainitze Goiekira aholkularitza bila etorri zen. Goiekin enpresa bat martxan jartzerako orduan jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren argitu, diru-laguntza ezberdinen inguruan informazioa jaso eta merkatuko baina baldintza hobeagotan finantzaketa lortzeko bankuekin ditugun hitzarmenak azaldu genizkion. Beste sustatzaile batzuek bezala, Enpresa Kudeaketa Ikastaroa egin zuen eta bertan gai fiskal, laboral, marketina ikusi zituen. Ikastaroaren helburua Enpresa Kudeaketari buruzko nozio minimo batzuk bereganatzea da.  Bideragarritasun Plana lantzeko honekin lotutako ikastaroa ere egin zuen, horretarako Juan Luis Urcolaren aholkularitza jaso zuen. Bere ustetan bi ikastarok enpresaren kudeaketari buruzko nozio basikoak jasotzeko oso erabilgarria izan zen eta bere negozio ideia garatu eta definitzeko oso lagungarria izan zen.

Ainitzeren ustez zailtasun nabarmenenak Eusko Jaurlaritzaren aldetik lizentzia eta jarduera baimenak lortzerako garaian eduki zituen trabak izan ziren.

Kasua 6: Gazi-Gozo janaridenda

Gazi-Gozo janaridenda

-n sortua 2010

Cl. Elosegi 5
20210 Lazkao (Gipuzkoa)
Tel. 943106500
http://www.gazigozo.com/

E-maila bidali  

Web orria bisitatu  

Arantxa Fernández Gonzalo es la promotora de la tienda de alimentación que se acaba de abrir en Lazkao. La tienda abrió sus puertas en el mes de julio y en ella podemos encontrar una amplia variedad de productos alimenticios de calidad entre los cuales destacan una amplia variedad de vino, una cuidada frutería con los mejores productos de la tierra, una fina charcutería, aceite de oliva de la mejor calidad, productos en conserva, etc.

La respuesta por parte de los habitantes de Lazkao ha sido muy buena y además de la calidad de los productos ofrecidos también destacan el gusto con el que se ha decorado la tienda.

Arantxa lleva muchos años trabajando cara al público y su experiencia se nota a la hora de atender la tienda. Siempre le ha rondado la idea de tener su propio negocio y en cuanto le surgió la oportunidad de coger este local puso toda su ilusión en llevar a cabo su sueño. Acudió a Goieki en busca de asesoramiento, aunque ella ya tenía las ideas muy claras. En Goieki se le informó acerca de las subvenciones para personas emprendedoras como ella, realizó el plan de viabilidad y acudió al Curso de Gestión Empresarial impartido en nuestras instalaciones. Según ella el curso le resulto muy útil para fijar algunas ideas y conocer las obligaciones y derechos que tiene como empresaria.

En el caso de Arantxa la mayor dificultad fue a la hora de encontrar el local ideal para desarrollar la actividad y finalmente dio con el local perfecto por su ubicación y tamaño.

Kasua 7: NARE Estetika Zentrua

NARE Estetika Zentrua

-n sortua 2009

Jose Lasa 4, behea
20210 Lazkao

Tlf.: 943 08 66 59

Lierni Fernandez, Lazkaon dagoen NARE Estetika Zentroaren sustatzailea da. Negozio ideia, behar pertsonal eta profesional bat bezala sortu zen, eta bere estetika ikasketak amaitu ondoren planteatu zen aukeretako bat izan zen, baina arrazoi ezberdinengatik ideia hori alde batera utzi zen. Orain urte batzuk pasa ondoren eta jende aurrean lanean urteak lan egin ondoren berriro ideiari heltzea eki dio.

Jarduerak honako zerbitzuak eskaintzen ditu; depilazioa argizari eta laser bidez, manikura eta pedikura, makillajea, makillaje ikastaroak, aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak, kosmetika salmenta, etab.

Liernik dio, laguntza asko jaso izan duela negozio ideia martxan jartzerako unean, batez ere haserako informazioa oso lagungarri izan zuen jarraitu beharreko urrats guztiak ordenatzeko. Asko baloratu duen puntu bat, hezkuntza izan da, batez ere bideragarritasun plana landu ahal izateko Juan Luis Urkolaren laguntza oso baliagarria izan zen.

Aholkurik baliogarriena guztia izan da orokorrean, enpresa kudeaketa ikastarotik, diru-laguntzen inguruko informazio-arte.

Oztopoei dagokionez aldiz, bere kasuan Udalarekin bete beharreko tramiteak izan dira, hau da, baimenen inguruko tramiteak, hauek uste baino gehiago luzatu baitziren.

Kasua 8: CHIQUIBOY

CHIQUIBOY

-n sortua 2010

Jose Miguel Iturrioz 7
20200 Beasain (Gipuzkoa)
Tel. 943086036
http://www.chiquiboy.com/

Sara Dos Santos Urdampilletak Chiquiboy izeneko haurrentzako arropa denda berria ireki du Beasainen. Dendaren ateak 2010eko apirilean zabaldu ziren. Bertan 3 hilabete eta 14 urte bitarteko neska zein mutikoentzako Chiquiboy markako arropa aukera zabala aurkitu genezake.

Chiquiboy estatu osoan zehar zabaltzen den frankizia bat da  eta 40 salmenta puntu daude momentu honetan. Denda berrian, diseinu moderno, praktiko eta kolorez beteriko arropak aurkitu daitezke, Chiquiboy publiko guztietara egokitzen da estilo klasikoenetatik, diseinu berritzaileenetara.

Sara beti egon da jendaurrean lanean eta komertzioan ere esperientzia bazuenez negozio hau martxan jartzea ideia ona izan zitekeela iruditu zitzaion. Horretarako Sara Goiekira etorri zen aholkularitza bila, Goiekin enpresa martxan jartzeko jarraitu beharreko pausoak, finantzaketa eta dirulaguntzei buruzko informazioa azaldu genion. Goiekin Bideragarritasun Plana lantzeko, Juan Luis Urcolaren kurtsoa eta enpresaren gestioaren inguruan, Enpresa Kudeaketa Ikastaroa egin zituen. Bere iritziz bi kurtso hauek oso lagungarriak izan ziren ideia guztiz garatzeko eta enpresa bat nola kudeatu behar den ikasteko.

Sararen kasuan zailtasun handiena aktibitatearentzako lokal egoki bat aurkitzea izan da. Kostata baina azkenean bere dendatxoa jartzeko lokal aproposa aurkitu zuen, Beasain erdigunean, joan-etorri handiko kale batean.

Kasua 9: 9 PERTSONENTZAKO TAXI ADAPTATUA

9 PERTSONENTZAKO TAXI ADAPTATUA

-n sortua 2009

Tel. 660 13 25 12

2009ko irailean Mikel Matxinandiarenak bere enpresa sortu zuen. Bere jarduera Furgoneta Adaptatu batekin taxista zerbitzuak eskaintzean datza.

Ideia hau arrazoi ezberdinengatik sortu zitzaion. Alde batetik Mikelek gure eskualdean behar batzuk gaizki aseturik zeudela ikusi zuen, izan ere ezinduentzako taxi zerbitzuak eskualdean eskasak zirela konturatu zen eta bestalde beste batentzako 30 urtez lanean aritu ondoren eta langabezian geratu zenez bere aldetik enpresa bat jartzea bururatu zitzaion.

Furgonetak 9 plaza  eta 2 gurpil-aulki eramateko edukiera dauka eta taxi adaptatuari erabilera ugari emateko aukera ikusten du, alde batetik Eguneko Zentroetara desplazamenduak, ikasleen garraiabidea, ezinduei zerbitzuak, festatan koadrilen desplazamenduak, sagardotegiak eta bodegatara garraiabidea...

Lizentzia eta furgonetaren erosketa eta adaptazioa inbertsio garrantzitsuak izanik Goiekin bideragarritasun plana egin eta aztertu genuen. Bere proiektua bideragarria zela ikusita bankuan finantzaketa baldintza hobeagotan lortu zuen. Mikelek Enpresa Kudeaketa Ikastaroa egin zuen Goiekin eta oso probetxuzkoa iruditu zitzaion, gainera kurtsoko ikaskideen artean oso giro polita sortu zen.

Beretzako zailtasun handiena udaletxearekin lizentziaren transferentzia egiterako orduan  izan da.

Kasua 10: DISDIRA

DISDIRA

-n sortua 2009

Elosegi kalea 20
20210 Lazkao (Gipuzkoa)
Tel. 943 08 68 65

Loinaz Fernández es la promotora de la tienda de ropa Disdira que abrió sus puertas en Lazkao en septiembre del 2009. En su tienda podemos encontrar ropa de mujer , tallas grandes, complementos y bisutería.

La idea de negocio surge ya que la promotora conoce muy bien la actividad por su amplia experiencia laboral como dependienta y al darse cuenta de la necesidad que existía en Lazkao de unos productos todavía no introducidos en el municipio. Por lo tanto observa una oportunidad de mercado y viendo el crecimiento que se estaba dando en el municipio y especialmente con la apertura de nuevos comercios, finalmente decide poner en marcha su propia empresa.

Al igual que muchos emprendedores que han pasado por Goieki, Loinaz realizó el Curso de Gestión de Empresas y comenta que le fue de gran ayuda para aclarar dudas que le rondaban la cabeza y conocer gente que se encontraba en su misma situación y asimismo compartir miedos que surgen a la hora de poner en marcha un negocio propio. Desde Goieki se le ayudó en la realización del plan de viabilidad, en la tramitación de las subvenciones y en la obtención de financiación en condiciones preferentes.

Loinaz nos comenta que su mayor dificultad ha sido encontrar a los proveedores adecuados ya que tenía muy claro el estilo, la calidad y los precios de la ropa y complementos que quería ofrecer en su tienda. Para ello, tuvo que realizar varios desplazamientos a Madrid y Barcelona y visitar a numerosos proveedores. Finalmente piensa que ha dado con los proveedores adecuados, ya que la gente del municipio está respondiendo muy bien a esta nueva apertura.

Kasua 11: TIENDA DE ALIMANTACIÓN Y CARNICERÍA HALLAL

TIENDA DE ALIMANTACIÓN Y CARNICERÍA HALLAL

-n sortua 2009

Calle Urdaneta nº21-Bajo
20240 Ordizia (Gipuzkoa)
Tel. 679 85 38 22

Salah Hafaifa es el promotor de la Carnicería Hallal y Tienda de Alimentación que en junio abrió sus puertas en el municipio de Ordizia. En la tienda se ofrece una amplia variedad de productos típicos musulmanes, rumanos, latinos... una amplia variedad de frutas, verduras y carne de pollo, ternera y cordero al estilo "halal", sacrificada de acuerdo a los preceptos religiosos y costumbres de los países árabes.

La idea de negocio siempre le ha rondado la cabeza ya que en la comarca del Goierri existía una gran demanda al no haber ninguna otra tienda de alimentación especializada en este tipo de productos con lo que la población musulmana tenía que desplazarse a municipios como Tolosa y Zumarraga para adquirir dichos productos.

Salah realizó el curso de Gestión Empresarial en las instalaciones de Goieki. Una vez realizado el curso se comenzó a estudiar la idea y se elaboró un plan de viabilidad. También se le informó sobre las subvenciones de autoempleo y se le ayudó con la tramitación de las mismas.

El mayor obstáculo con el que se ha encontrado ha sido por una parte encontrar el local adecuado para desarrollar dicha actividad tanto por ubicación como por dimensiones y el tema de la obtención de la licencia de apertura, que se alargó mas de lo que se esperaba pero que finalmente se obtuvo sin ningún problema.

Cabe destacar que la tienda ha sido muy bien acogida tanto por los habitantes inmigrantes y no-inmigrantes de la comarca. 

Kasua 12: TANDEM KOMUNIKAZIO GRAFIKOA, S.L

TANDEM KOMUNIKAZIO GRAFIKOA, S.L

-n sortua 2009

Tandem Komunikazio Grafikoa, S.L
Arranomendia 2 (Goierri eskolako 3. eraikina), 3210. bulegoa
20240 Ordizia (Gipuzkoa)
Tel. 943883671

E-maila bidali  

Web orria bisitatu  

Erkuden eta Leire Mendizabalek 2009 urteko otsailean Tandem Komunikazio Grafikoa, S.L enpresa eratu zuten. Jarduera Ordizian, Goierri Eskolako 3. eraikinean kokatzen da, Arranomendia 2, 3210. bulegoan hain zuzen ere. Bertan hainbat irtenbide eskaintzen dituzte enpresaren zerbitzuak merkatura zabaltzen lagunduz, hala nola, irudi korporatiboa, publizitatea, errotulazioa erakusleiho eta ibilgailuetan, etab.

Lan egiteko gogoa eta freskotasunez beteriko ideiak dira beraien ezaugarri nabarmenenak.

Lau urte batera estudio batean lanean eman ondoren eta langabezian gelditu zirenez beraien enpresa sortzeko ideia bururatu zitzaien. Sustatzaileek garbi zuten jarduera honetatik bizi nahi zutela eta beraien adina eta esperientzia kontuan izanik, momentu aproposena zela iruditu zitzaien.

Enpresa martxan jartzerako orduan, laguntza bide ezberdinetatik jaso dute, esaterako Goiekitik aholkularitza bat jasoz, Goiekin egindako kurtsotik jasotako ezagutzak, familiatik, lagunetatik... Beraientzako lagungarriak izan dira ere Eusko Jaurlaritzatik jaso dituzten dirulaguntzak.

Sustatzaileentzat trabarik nagusiena enpresa martxan jartzeko lokal egokia bilatzea izan da. Azkenean lokala beste enpresa batekin konpartituz, Mstudio Arkitektura Bulegoarekin hain zuzen ere, beraien helburuak eta jarduera martxan jartzea lortu dute.

Kasua 13: SINERLEK MUNTAI ELEKTRIKOAK, S.L

SINERLEK MUNTAI ELEKTRIKOAK, S.L

-n sortua 2008

Sinerlek Muntai Elektrikoak, S.L
Pg. Ind. Ittola Pab. A2-5
20200 Beasain (Gipuzkoa)
Tel. 689 05 34 04/ 943 88 82 08

E-maila bidali  

Web orria bisitatu  

Jonatan San Juan e Iker Garmendia son los promotores de Sinerlek Muntaia Elektrikoak, S.L. Se trata de una empresa que centra su actividad en el suministro de instalaciones eléctricas de todo tipo: cuadros eléctricos, mandos de control, montaje de instalaciones eléctricas de gran longitud... Todo ello se realiza dando gran importancia a la innovación tecnológica en los procesos de fabricación mediante maquinaria que automatiza el corte, pelado, engaste e incluso marcado de cable (impresión en cable) y con un grupo de personas en continua formación.

Todo esto surge a través de la Fundación Goierriko Herrien Ekintza en su afán por mejorar el crecimiento económico, la competitividad y la creación de empleo en la comarca asumió el compromiso de promover la cultura emprendedora. Para ello diseñó una metodología de emprendizaje que fue implantada en el Centro de Formación Ikaslan. La culminación exitosa de dicha metodología era la de crear una empresa liderada por alumnos emprendedores. "En este punto es en el que me incorporo en esta idea siendo yo el alumno destinado a liderar el primer proyecto empresarial y mas adelante se decide que es necesaria la incorporación de otra persona para desarrollar la actividad incorporándose Iker al mismo" nos comenta Jonatan. Después de realizar un análisis de las empresas del entorno se detectó una demanda continua de instalaciones eléctricas y cableado. Visto esto se decidió abordar esa oportunidad de negocio con la idea de diferenciarse de las empresas del entorno.

La "Fundación Goierriko Herrien Ekintza y sobre todo Ikaslan nos apoyó en los primeros pasos cediéndonos un espacio en sus instalaciones y ofreciéndonos la ayuda necesaria para la puesta en marcha del proyecto. Goieki también nos fue de gran ayuda en torno a la formación, aportándonos mucha información en el área de la gestión empresarial; asimismo obtuvimos financiación preferente mediante la Kutxa con el préstamo Credigazte para nuevos emprendedores" comenta Jonatan.

Kasua 14: KUMA Etxez-Etxeko Albaitaritza

KUMA Etxez-Etxeko Albaitaritza

-n sortua 2009

Arrondo 28, Zubiaurre B.
20211Ataun (Gipuzkoa)
Tel. 656 94 20 54

E-maila bidali  

Web orria bisitatu  

Eli San Sebastián es la promotora de la empresa Kuma Etxez-Etxeko Albaitaritza. El proyecto consiste en un ofrecer a los clientes de mascotas (perros-gatos) un servicio veterinario a domicilio lo más completo posible. Y la manera de realizarlo es mediante una  furgoneta equipada para el caso. Está pensado sobre todo para personas que viven en poblaciones pequeñas, en las cuales no existe clínica veterinaria, en personas que viven en caseríos, chalets,... y todos aquellos que necesiten de un coche para acercarse al veterinario.

La característica más importante es que es un servicio a domicilio y que no existe un antecedente de este tipo en la zona.

"La idea de este proyecto surge a raíz de la necesidad de trabajar en el mundo de la veterinaria, en el medio rural, siendo autónoma e independiente. Empiezo a analizar las posibles necesidades del mercado. Y una de ellas creo que viene muy unido a los cambios de "hábitos de la sociedad". Cada vez más personas optan por vivir en el campo o en casas unifamiliares, en las cuales nunca falta una mascota. Y además cada vez tenemos menos tiempo para movernos con nuestros animales al veterinario" nos comenta Eli.

Eli dice haberse visto apoyada por su gente mas cercana, amigos, familia...y en cuanto a instituciones, el curso que realizó en Goieki que le ayudó a centrar su proyecto, a ver puntos en los no se había parado a pensar antes. También le fue de ayuda el  asesoramiento recibido y la orientación que se ofrece desde Goieki a la hora de buscar ayudas-subvenciones.

En cuanto a los obstáculos mas importantes a los que se ha enfrentado nos comentaba que fueron básicamente el tema del dinero, y por lo demás  los obstáculos propios de la inseguridad, la duda, que por otra parte ayudan a no precipitarse y pensarse bien las cosas.

Ez galdu...

Gida Industriala
(PDF - 1 Mb.)

Eskualdeko aktibitate industialari buruzko informazioa.