Lege oharra
ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili aurretik. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.
NOR GARA?
GOIERRIKO EKIMENA S.A.k (IZF A - 20.460.747)Ordiziako Maiutz industrialguneko. 18. pabilioian du helbidea. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaietarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 943-16 09 70. Bestela, hurrengo posta elektronikoa erabili dezakezu: lopd.goieki@goierri.org
www.goierri.org domeinua GOIERRIKO EKIMENA S.A.rena da.
ZER DA GOIERRIKO EKIMENA S.A.-ren WEB SITE-a ?
www.goierri.org web orria GOIERRIKO EKIMENA S.A.-k eskaintzen dituen zerbitzuei buruz informazio gehiago eskaintzeko sortu da.
WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA-MUGAK
Web orri hau GOIERRIKO EKIMENA S.A.rena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak GOIERRIKO EKIMENA S.A.-renak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo GOIERRIKO EKIMENA S.A-ren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta GOIERRIKO EKIMENA S.A.ren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.
IRAUPENA
Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, GOIERRIKO EKIMENA S.A.-k edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.
DATUAK BABESTEKO POLITIKA
www.goierri.org web orriaren helburu nagusia GOIERRIKO EKIMENA S.A.-ren zerbitzuen berri ematea da.
Datu pertsonalak babesteari buruz, GOIERRIKO EKIMENA S.A.-k legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:
a. Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua edukitzea
b. Datuak biltzearen helburua
c. Informazioaren hartzaileak
d. Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
e. Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
f. Sartzeko, aurka egiteko, zuzentzeko eta deusezteko eskubideak gauzatzeko aukera.
g. Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.
GOIERRIKO EKIMENA S.A.-k erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari datuak ZERBITZUALDEA, HEZKUNTZA, INKUBATEGIA, ADMINISTRAZIO KONTSEILUA, HORNITZAILEAK edo CV fitxategi automatizatuan sartuko direla jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna GOIERRIKO EKIMENA S.A. izango da, Ordiziako Maiutz industrialguneko. 18. pabilioia helbide duelarik; Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da:
a. Erabiltzaileei beharrezko informazioa eskaintzea.
b. Langileen hautaketa prozesuetan erabiltzea.
c. Hezkuntza aukeren berri emateko.
Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.
Indarrean dagoen araudian datu pertsonalak babesteari buruz, GOIERRIKO EKIMENA S.A.-k segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta GOIERRIKO EKIMENA S.A.-k besterik ez dakite.
Halaber, GOIERRIKO EKIMENA S.A.-k fitxategi automatizatuek duten datuei buruz isilpea gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak zehazten du.
Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan datuei aurka egiteko, sartzeko, zuzentzeko eta deusezteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak zehaztutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio GOIERRIKO EKIMENA, S.A-ri, arestian aipatu diren helbideak erabiliz. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da. Halaber, website bera erabili ahal izango da eta hurrengo posta-helbidera bidali beharko da: lopd.goieki@goierri.org
BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo GOIERRIKO EKIMENA S.A.-ren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.
GOIERRIKO EKIMENA S.A.


