Immigrazioa
esperientzia eskolako ikasleak
Ikasiz antolatutako ikastaroa
Goierri Kolore 2009
elkarbizitza plana
Goierri Kolore 2008
Elkarbizitza plana
Jatorri ezberdinetako pertsonak elkartzerakoan, bizitzeko eta mundua ulertzeko era anitzak ere elkarrekin bizitzen hasten dira, eta honek, goierritar guztiongan aldaketa zein egokitzeak eragiten ditu. Guztion esku egongo da egoera hau gure gizartea aberasteko aukera izatea.
Plan hau, lan taldeen bitartez hainbat arlotako eragilek (hezkuntza, enplegua, aisialdia, kultura, euskara, osasuna, etab.) zein jatorri ezberdinetako etorkinek egindako ekarpenekin sortua izan da.

Goierri Kolore
Goierri Kolore, bailaran bizi diren jatorri eta kultura ezberdineko pertsonen arteko topagunea da.
Gure galerian burututako ekintzen argazkiak eta bideoak ikusteko aukera duzu.
Goierri zure eskura!
Gida hau etorkinei ez ezik, Goierriko giza baliabideak ezagutu nahi dituen edonori dago zuzendua. Etorkinekin lan egiten duten erakunde zein elkarteentzat lagungarri den erreminta bat ere bada.
Gidak, amaieran, Goierrin gehien hitz egiten diren sei hizkuntzetako hitzez osatutako hiztegitxo bat ere badakar eta gida bera ere hizkuntza hauetan guztietan dago eskuragarri. Eskuratu nahi izanez gero hemen deskarga dezakezu:
Udaletxeetako Harrera Bulegoetan aurki daitezke baita ere.
Diagnostikoa
Goierriko immigrazio egoera ezagutu eta ekintza plan bat aurrera eramateko egin da diagnostiko hau.
Edukiak bi atal ditu. Alde batetik, errealitate kuantitatiboa, etorkinen errolda datuak jasotzen dituena (jatorria, adina, sexua, erroldatutako herrialdea). Eta bestetik, kualitatiboa, eskualdeko arlo ezberdinetako eragileei (enplegua, osasuna, hezkuntza, alderdi politikoak, etorkinei laguntza eskaintzen dieten erakundeak, etorkinak, etab.) elkarrizketak egin ondoren beraien ikuspegi eta proposamen ezberdinak jasotzen dituena.
Ez galdu...
Goierritar etorkinak 2010
(PDF - 199 Kb.)
%9,22 goierritar munduko beste jatorri batzuetatik etorri dira
Errolda datuen azterketa 2010
(PDF - 42 Kb.)
Esperientzia migratorioak
(PDF - 453 Kb.)
Ekuadortik Goierrira
Atzerriko tituluen HOMOLOGAZIOA
(PDF - 70 Kb.)
Baldintzak




