Albisteak
Goierri Kolore 2008
Udalerria-Enpresa proiektua euskadi mailan jardunbide egokia bezala hautatua izan da.
2009, ekainaren 23a -
2006 urtean, agenda 21eko prozesuak udal eta eskualde mailan ezartzen ari zirenean enpresek ingurumen arloan dituzten betebeharren inguruko diagnostiko bat egitea erabaki zen. Diagnostikoak ezagutzera eman zuenez enpresa txikiek dituzten errekurtso pertsonal mugatuen ondorioz ez dituzte ingurumen betebeharrak ezagutzen. Horregatik, udalek eskualde mailako ingurumen zerbitzu bat martxan jartzea erabaki zuten, enpresei ingurumen betebeharren berri emateko eta egin beharreko tramiteak aurrera eramaten laguntza bat eskaintzeko (jarduera eta irekitze lizentziak, hondakinak, isuriak eta abar).
Proiektua martxan jarri zenetik ia 3 urte igaro dira eta Udalsarea21, Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak bertako emaitzak aztertu ondoren proiektu hau jardunbide egoki bat bezala hautatu du. Proiektu honen edapenerako bideo bat prestatu dute ondorengo web-ean Udalerria-Enpresa ekintza tematikoa izenarekin eskuragarri dagoelarik:
http://www.udalsarea21.net/pags/euskera/Videos_BP.asp?cod=DC05BB54-AC88-414E-ADAC-412D7AE218F8
Ez galdu...
Esperientzia migratorioak
(PDF - 453 Kb.)
Ekuadortik Goierrira
ENPRESA KUDEAKETA IKASTAROA
(PDF - 43 Kb.)


