Albisteak
Goierri Kolore 2008
Goierriko errolda eta langabezia datuen azterketa (2009/01/01)
2009, ekainaren 19a -
Webgune honetan, Goiekik jasotako Goierriko 18 udalerrien errolda eta langabezia datuak udalerriz udalerri zehaztuta ikus daitezke.
2009ko urtarrilaren 1ean atzerritar goierritarrek biztanleria guztiaren % 8,89a osatzen dute, 2008ko urtarrilak 1ean baino % 0,74 gehiago. Hauetatik, % 5,37 Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak dira eta % 3,52 Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikotik kanpokoak.
Sexu aldetik, emakume atzerritarrek, Goierriko biztanleria osoaren % 3,50a osatzen dute eta gizon atzerritarrek, % 5,38a.
Adina aldetik, 0-17 urte bitarteko atzerritarrek biztanleria osoarekiko % 1,83 osatzen dute; 18-64 urte bitartekoek % 6,97a eta 65 urtetik gorakoek % 0,09a.
Atzerritar goierritarraren profilaren lau ondorio:
1.- Adina ikusirik, lan aldetik biztanle aktiboa dela.
2.- Tendentzia familiaren berrelkartzea dela.
3.- Gizonezko gehiago dagoela emakumezko baino.
4.- 2008tik 2009rako igoera baxua izan da, 2007tik 2008rako igoera % 2,44 izan zela kontutan izanik.
Bestalde, biztanleria aktiboaren ildotik, INEMeko lehen hiruhilabetetako (martxoak 31 bitartean) langabezia datuak kontutan izanik, langabetu atzerritarren datuak 2008.urtean % 3,95koa zen eta 2009. urtean % 9,60ra igo da.
Ez galdu...
Langabezia datuak-immigrazioa 2009
(PDF - 10 Kb.)
2009ko abenduko langabezia datuak


