Edukira joan Nabigatzailera joan

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

B G

Albisteak

 

Goierri Kolore 2008

Berrien portadara itzuli

Garraioa  

Urtarrilaren 16tik aurrera garraio publikoaren ordutegietan aldaketak egongo dira.

2012, urtarrilaren 9a -

Urtarrilaren 16an, eskualdeko autobus garraio publikoko L1 Zaldibia-Zegama eta L2 Ataun-Beasain zerbitzuetako ordutegiak aldatu egingo dira. Aldaketa hauek zerbitzuen puntualitatea ziurtatzeko helburuarekin egingo dira. Bestetik, L1 Zaldibia-Zegama lineako ibilbidean aldaketa txiki batzuk egingo dira.

Zegamatik 06:40 eta 08:05etan, eta Idiazabaldik 08:00etan ateratzen diren zerbitzuak ez dira Carrefouren sartuko. Zerbitzu hauek N-Ietik joango dira eta Ihurreko geltokian geratuko dute. Bestetik, Zaldibiatik, 07:15;  08:45 ; 13:15 eta 21:20etako zerbitzuek ez dira Ihurren sartuko,  N-Ietik jarraituko dute eta ArcelorMIttal pareko geltokian geratuko dira. Bestetik, 07:45 y  09:15  zerbitzuak Idiazabalgo ibilbidea Farmaziaraino murriztu egingo dute.

Azkenik, Zegaman zerbitzu gehienek hasiera eta amaiera farmaziako geltokian izango dute.

Ordutegi berriak udaletxeetan eta autobusetan urtarrilaren 11tik aurrera eskuragarri egongo dira eta www.mugipuzkoa.com eta  www.goierri.org web orrialdeetan kontsultatu ahalko dira.

PDF-a jeitsi

Ez galdu...

Esperientzia migratorioak
(PDF - 453 Kb.)

Ekuadortik Goierrira