Albisteak
Lurzoru kutsatuen legedia eta kudeaketaren inguruko ikastaroa
2011, azaroaren 8a -
IHOBE-rekin lankidetzan (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen kudeaketarako Sozietate publikoa) lurzoru kutsatuen kudeaketarako ikastaro bat antolatu da.
Doako ikastaro honek, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko 1/2005 Legeak ezartzen dituen betebeharrak ezagutzera emango ditu. Lege honek lurzorua kutsatu dezaketen jarduerei (forjak, piezen mekanizatuak, galdaragintzak, piezen tratamenduak, autoen tailerrak eta abar), 17. artikuluko kasuetan, lurzoruaren ikerketa egiteko betebeharra ezartzen die. Lurzoruaren ikerketari hasiera eman behar zaien kasuen artean aipatzekoak dira; Lurzorua kutsa dezakeen jardueraren bat bukatu edo ixten den kasua eta lurzorua kutsa dezakeen jardueraren bat izan duen instalakuntza batean jarduera berri bat instalatzen den kasua.
Lurzoruaren ikerketa egiteak sondeoak eta lurren analitikak egitea behartzen du. Analitika hauen bitartez lurzorua kutsatua dagoen aztertzen da eta kutsatua dagoen kasuetan lurzoru hori berreskuratu beharra dago. Guzti honek enpresentzat kostu oso altuak ditu baina badaude zenbait kasu (jarduera berri baten instalakuntzan) kostu hauek ekiditu daitezkeela. Horregatik oso garrantzitsua da enpresek argi edukitzea zeinek, nola eta noiz egin beharra daukan lurzoruen ikerketa.
Tailerraren edukia ondorengoa izango da:
- Lurzoru kutsatuen oinarrizko kontzeptuak.
- Legediarekiko sarrera eta betekizun nagusiak.
- Zeinek, nola eta noiz egin behar da lurzoruaren ikerketa eta berreskurapena.
- Lurzoruaren kalitatearen ikerketa.
- Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena.
Doakoa den ikastaroa, azaroaren 16ean, asteazkena, arratsaldeko 15:00tatik 18:00tara izango da Goiekiko bulegoetan; Mallutz industria-gunea 18. pabilioia, Ordizia. Izena emateko 943.16.00.40 telefonora deitu behar da.


