Edukira joan Nabigatzailera joan

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

B G

Albisteak

 
 

Irudi gehiago:

Berrien portadara itzuli

 

Enpresek ingurumena babesteko gauzatu ditzaketen inbertsioentzako diru-laguntzaren 2011 deialdia

0000, ren a -

Enpresek ingurumena babesteko gauzatu ditzaketen inbertsioentzako diru-laguntzaren deialdia argitaratu da gaur.

Enpresei eman ahal izango zaizkien laguntzak ingurumena babesteko inbertsioentzat izango dira. Inbertsio hauek legediak ezarritako betebeharrak gainditzeko izan beharko dute edo aplikatu beharreko araurik ez dagoenean ingurumena­ren babesa hobetzera bideratutakoak. Ez dira diruz lagunduko dagokion eskaera aurkez­tu aurretik hasitako inbertsioen proiektuak.

 Ondorengo proiektuak izando dira diruz-lagunduak:

 1.- Prozedura arrunt bakar baten bidez (norgehiagoka-prozedura eta banaketa proportzionala):

a) Enpresa onuradunari aplikatzekoak diren arauak gainditzen dituen mailako ingurumen-babesa lortzera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, aplikatzeko araurik egon ezean, ingurumenaren babe­sa hobetzekoak diren laguntzak.

b) Ingurumenaren arloan indarrean dauden babes-arauak gainditzera zuzendutako inbertsioekin lotura zuzena duten ingurumen-ikerketak egiteko laguntzak 15.000 € baino gehiagoko iker­ketak badira.

c) Hirugarrenek sortutako hondakinak «puntako teknologia» erabiliz edo ohiko teknologiak modu berritzailean baliatuz kudeatzeko inbertsioak finantza­tzeko laguntzak.

d) Orube kutsatuak saneatzeko laguntzak, ez dago­enean jakiterik zein den kutsaduraren erantzulea edo ez dagoenean horren kostua ordaintzera behartzerik.

2.- Banakako prozedura erraztuetan (diruz-lagunduak izan daitezkeen bakarrik aztertuko da):

a) Laguntzak inbertsio jakin batzuk finantzatzera bideratuko dira: enpresa onuradunari aplikatzeko­ak zaizkion arauak gainditzeko aukera ematen duen ingurumenaren babes-maila lortzekoak edo aplikatu beharreko araurik ezean ingurumenaren babesa ho­betzekoak. Deialdi honetan, zehazki, azpilerro hauek lagunduko dira diruz:

a.1.- Berotegi-efektua eragiten duten gasen proze­suko isuriak murrizteko inbertsioak, isurien merkata­ritzaren araudiak eragiten ez dien instalazio finkoetan egiten diren inbertsioak direnean eta 500.000 € eurora iristen ez diren inbertsioak direne­an.

a.2.- Galdategietako moldekatze-hondarrak balori­zatu ahal izateko ekipoetan egiten diren inbertsioak, bereziki moldaketa kimikoko hondarrak, eta 500.000 € iristen ez diren inbertsio­ak direnean.

b) Ingurumenaren arloan indarrean dauden babes-arauak gainditzera zuzendutako inbertsioak egin aurretik teknikaren eta ingurumenaren aldetik bideragarritasun-azterketak egiteko laguntzak, 15.000 € beherako ikerketak badira

c) Ingurumenaren alorreko kanpo aholkularitzako zerbitzuen kanpoko kostuak finantzatzeko ETEentza­ko laguntzak. Deialdi honetan, hurrengo azpilerroak soilik lagundu ahal izango dira diruz:

c.1.- EMAS Erregistroan inskribatzeko laguntzak, be­tiere enpresak, diru laguntza eskatzen duenean, ISO 14001 edota Ekoscan arauen arabera ziurtatutako ingurumen-kudeaketako sistema badu.

c.2.- UNE 150.301 Ekodiseinuko Araua, ekoeti­ketak (I. mota edo III. mota), karbono-lorratza edo baso-aprobetxamendu jasangarriaren ziurtagiriak eza­rri eta egiaztatzeko laguntzak.

c.3.- ERP Enpresa Baliabideak Kudeatzeko Siste­mak egokitzeko laguntzak, E3L 3.0 lengoaia hartuz Ingurumen Informazioko Kudeaketa Integraleko Sis­temarekin edo IKS eeM sistemarekin elkarrekintzan jarduteko edota E3S 2.3.1 edo E3S negozio-zerbitzuak garatu eta ezartzeko. Lerro horretako diru laguntza lortzeko berariazko baldintzak I. eranskinean bildu dira.

 Eskaerak aurkezteko epea 2011ko uztailaren 4ean amaitzen da.

Ondorengo link-ena informazio gehiago eta gainontzeko dokumentuak eskuragarri egongo dira  ondorengo orduetan.