Edukira joan Nabigatzailera joan

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

B G

Albisteak

 

Goierri Kolore 2008

Berrien portadara itzuli

Gizarte Arloa  

UOHI - Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzarako Ikastetxea

UOHI

Zabaldu

2010, uztailaren 20a -

UOHI Helduen Hezkuntzako (HHE) ikastetxe publikoa da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Kontseilaritzaren barruan dago eta, esan bezala, pertsona helduei zuzenduta. Ikastetxearen funtsezko helburua da orain artean eta denetariko arrazoiak direla medio titulua eskuratu ezin izan duten ahalik eta pertsona gehienek Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortzea.

UOHIren ezaugarri nagusia da urrutiko ikastetxea dela eta ikasteko ez dagoela klasera joateko obligaziorik, baina gure irakasleen aholkularitza etengabea jasotzen dela, tutoretza eskaintza handi baten bidez.

Urtean ikasturte oso bi egin daitezke, irailetik ekainera, eta deialdi kopuruak ez du mugarik. Horiek horrela, pertsona bakoitzak bere erritmo eta premietara molda ditzake bere ikasketak. Ikasketa arloak hiru baino ez dira: Komunikazioa (Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Atzerriko Hizkuntzak), Gizartea (Gizarte Zientziak) eta Zientzia eta Teknologia (Matematika eta Natura Zientziak).

16 urtetik gorako edonor matrikula daiteke UOHIn.

Helbidea eta kontaktua:

Zemoriya 20
20013 Donostia
Tfno: 943276705
012206aa@hezkuntza.net

 Informazio gehiago: http://cebad-donostia.net

Ez galdu...

Esperientzia migratorioak
(PDF - 453 Kb.)

Ekuadortik Goierrira