Edukira joan Nabigatzailera joan

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

B G

Albisteak

 

Goierri Kolore 2008

Berrien portadara itzuli

Agenda 21  

Ingurumen atalean azpiatal berriak martxan jarri dira

2010, uztailaren 19a -

Agenda 21 industriala (Udalerria- Enpresa) proiektuko ekintza planean lehentasuna eman zitzaien ekintzen artean, airearen kalitatearen bilakaeraren informazioa eta enpresek ingurumen arloan gauzatzen dituzten hobekuntzak herritarrei ezagutzera ematea zegoen.

 Airearen kalitatearen arloan, gaur egun arte eguneroko kalitatearen datuak eskuragarri zeuden Goiekiko web orrialdearen bitartez, baina hemendik aurrera eskualdeko aire kalitatearen bilakaera ezagutzera ere emango da. Bilakaera hilabeteko eta urteroko epeetako konparaketaren bitartez ezagutzera emango da.Bestalde, azpiatal berri batean, Goiekik eskualdeko ordezkaritza bezala ekonomikoki babesten duen INMA (haurtzaroa eta ingurumena) proiektuaren inguruko informazioa ere jasotzen da. Ikerkuntza arloko proiektu honen helburua ingurumeneko kutsatzaileek haurdunaldian eta bizitzaren hasieran haurren hazkuntzan eta garapenean duten eragina aztertzea da.

Bestalde, atal berri batean enpresek ingurumen arloan gauzatzen dituzten hobekuntzak esperientzia praktikoak bezala jasotzen dira herritarrak eta gainontzeko enpresek ezagutu ditzaten. Esperientzia praktiko hauek ezagutzera emateaz gain ingurumen sistemak ezarriak dituzten enpresen erlazioa ere jasotzen da. Gaur egun, eskualdeko entitate batek EMAS ziurtagiria du, 20 enpresa/entitatek ISO 14001, 5 enpresa/entitaek Ekoskana eta beste 2 enpresek beste era bateko ingurumen ziurtagiriak ezarriak dituzte.

Ez galdu...

Esperientzia migratorioak
(PDF - 453 Kb.)

Ekuadortik Goierrira