Albisteak
Goierri Kolore 2008
Autobus paradak Ordiziako jaietan
2010, uztailaren 15a -
Ordizian datozen egunetan ospatuko diren Santa Ana jaiak direla eta, uztailaren 17, 18,19, 24, 25, 26, 27 eta 28an autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira.
Hala, Beasain norabideko GOIERRIALDEAko autobusak ez dira geratuko Tximista, Gudarien Etorbidea, Ordizia eta Urdaneta 1 eta 40an. Uztailaren 17 eta 24ean soilik eguerditik aurrera eta 19 eta 28an kaleko garbiketa lanak amaitu arte. Autobusak Renferen geltoki parean, Euskal Pilotan (Altamirako anexo parean) eta Mariarats kalean hartu ahal izango dira.
LA ESTELLESA ETA PESAko autobusak ez dira Ordizian geldituko aipaturiko egunetan, Beasaingo norabidean. Autobusa Beasainen hartu ahal izango da. Donostiako norabidean, ordea, zerbitzuak normaltasunez funtzionatuko du eta Renferen geltoki ondoko geltokian izango dute parada autobusek.
Ez galdu...
Esperientzia migratorioak
(PDF - 453 Kb.)
Ekuadortik Goierrira
ENPRESA KUDEAKETA IKASTAROA
(PDF - 43 Kb.)


