Albisteak
Goierri Kolore 2008
Fundiciones del Estanda enpresak, enpresarentzako ingurumeneko Europako 2009-2010 sarien finalean parte hartuko du.
2010, martxoaren 4a -
Fundiciones del Estandak, Gamesa eta A&B Laboratorios de Biotecnología euskal enpresekin batera, estatu mailako atalean enpresarentzako ingurumeneko Europear 2009-2010 sarietan saritua izan da. Bi urtez behin ospatzen diren sari hauek garapen iraunkorrarekiko konpromiso finko bat duten enpresak aintzat hartzen ditu. Sariak Europako Ingurumen Komisioaren Zuzendaritzak iragartzen ditu eta estatu mailan Fundación Entorno-BCSD España, Ingurumen eta Landa Ingurune eta Itsas Ministerioak eta Fundación Biodiversidad entitateek antolatzen dituzte.
Fundiciones del Estandak bere produkzio-teknologiaren garapenaren bitartez Produkzio ataleko accésit saria lortu du. Proiektu hau lehenago Euskadi 2009-2010 sarien atalean ere saritua izan zen.
Sarituak izan diren proiektu hauek Bruselasen ekainaren 2an ospatuko den europar mailako finalean parte hartuko dute.
Ez galdu...
Esperientzia migratorioak
(PDF - 453 Kb.)
Ekuadortik Goierrira
ENPRESA KUDEAKETA IKASTAROA
(PDF - 43 Kb.)


