Agenda
Geolodia eguna Aralarren
2012, maiatzaren 20a -
"Itsaso jurasikoetatik Kuaternarioko glaziarretara" (maiatzak 20)
Egun ofiziala igaro eta 15 egunera ospatuko da Gipuzkoan, hau da, maiatzaren 20an, Aralar mendizerrako Arritzaga haranean, Euskal Herriko geologiaren eta kulturaren balio nagusietako bat baita.
Irteera ikusgarria izango da baina mendian barrena ibiliko gara 5 orduz eta, beraz, ibiltzeko ohitura izatea ezinbestekoa da. Gorputzari eskatuko diogun ahalegin horrek sari oparoa izango du zalantzarik gabe, paisaiaren edertasunaz gain, fenomeno geologiko ugari eta kalitate handikoak ikusteko aukera izango baitugu. Jurasikoko (150 milioi urte) itsas eta kostaldeko paisaietatik abiatuko gara, mendilerroko harkaitzak eta fosilak sortu ziren tokitik; jarraian, duela 25.000 bat urte haran horretan izan zen glaziar handiaren arrastoak ikusiko ditugu eta, bukatzeko, haraneko kobre-meatzeen ustiapenaren berri izando dugu, eskualdean erreferente geokulturala baita. Irteeran EHUko espezialistak izango dira gidari, baita Lur Zientzien dibulgatzaile eskarmentudunak ere.
Datu praktikoak
Eguna: 2012ko maiatzak 20, igandea.
Abiapuntua: Amezketako San Martingo atsedenlekua
Irteera-ordua: goizeko 09:00ak.
Bukatzeko ordua: 16:00ak.
Irteera gidatuaren iraupena, guztira: 5 ordu.
Zailtasuna: ertaina
Bazkaria eraman behar da
Plaza mugatuak
Izena ematea:
http:/www.icogeuskadi.org/
Tel.-zk.: 94 443 11 82
Faxa: 94 421 82 47
paisvasco@icog.es


