Ir al contenido Ir a la navegación

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

E G

Noticias

 

Goierri Kolore 2008

Volver a portada de noticias

Área social  

II feria del voluntariado en Ordizia

II feria del voluntariado en Ordizia

Ampliar

27 de Mayo, 2010 -

Hogei elkarteek hartuko dute parte Ordizian maiatzaren 29an, larunbata, izango den Gizarte Boluntariotzaren II ferian. Taldeek egiten duten lana sustatu eta ezagutzera ematea da ekimenaren helburua. Jose Miguel Santamaria alkateak, Monica Marañon Herritarren Partaidetza eta Boluntariotzaren Sustapenerako zinegotziak eta Gizarte Ongizateko Udal Kontseiluko hainbat kideek aurkeztu dute ekitaldia.

 2008an ospatutako feriaren balorazio positiboak bigarrena antolatzea animatu ditu sustatzaile eta partehartzaileak. Elkarteek euren erakusketa-mahaiak jarriko dituzte egun horretan Plaza Nagusian. Bertan egingo dituzte tailerrak eta erakusketak;  beraien helburu, egitarau eta ekintzen berri emango dute eta bertaratzen den ikuslegoarekin elkarte desberdinek beraien esperientziak elkar banatuko dituzte, egunean zehar mahaietan ipiniko duten informazioaren bitartez.

 Boluntariotza, giza-balore

  Santamariak eta Marañonek  esan dutenez,  ‘Ez dago zalantzarik, geroz eta gizarte indibidualistagoa eta balore-falta handiagokoa bihurtzen ari dela. Hala ere, badira salbuespenak eta izan bitez ongietorriak, gainera. Horren adierazle dira Ordizian lan egiten duten boluntarioak, hain aktibo eta beharrezkoa den mugimendua, baina sarritan hain gutxi aitortu eta eskertzen dena. Herritarren parte-hartze prozesua sustatzeko delegazioak buelta eman nahi dio egoerari'. Horregatik aipaturiko delegazioak, Feria eta Jaietako delegazioaren  eta elkarte ugariren laguntzarekin, Gizarte Boluntarioaren I. Feria antolatu zuen 2008an eta II.na egingo da orain.

 Helburu nagusiak bi dira. Alde batetik,  Ordizian lan egiten duten gizarte boluntario eta elkarteen lana jendeari ezagutzera ematea, askotan oso gutxi ezagutzen dena eta sarritan gutxi eskertzen dena. Beste alde batetik, horrelako feriekin eta Herritarren parte-hartze prozesua sustatzeko delegazioak martxan dituen beste proiektu batzuekin, tresna berri bat jarri nahi du abian, Ordiziako gizarte boluntarioen gaiari bultzada emateko tresna, hain zuzen ere, boluntarioen arteko topa-gune, esperientziak elkar trukatzeko gune, boluntarioen ekimenak zabaldu eta berri emateko eremu, boluntario berriak hartzeko aukera gisa antolatu nahi da feria.

  Bost partaide gehiago

 Aurten, parte hartuko duen elkarte multzoa zabalduko da eta bost gehituko dira. Lehen aldiz  aurkeztuko dira IZAKI, Banka Etikoa, Alkoholiko anonimoak, Esperientziaren Eskola eta Herriak Elkarlanean-Elizbarrutiko Misioak erakundeak. Guztira boluntariotzaren arloan lan egiten duten 20 elkarte eta beraien lan interesgarriari bultzada bat eman nahi zaio.

 Hala, honakoak dira partaideak: AFAGI, MINBIZIAREN AURKAKO ELKARTEA,

ORDIZIAKO JUBILATUEN ETA PENTSIONISTAREN ELKARTEA, ASPANOGI, ATZEGI, KARITAS, GURUTZE GORRIA, ODOL EMAILEAK, DYA, GUESKE, ESPERIENTZIAKO ESKOLA, KATXALIN, KIMETZ, NAGUSILAN, BABES ZIBILA, GOYENECHE FUNDAZIOA, IZAKI, BANKA ETIKA, ALKOHOLIKO ANONIMOAK ETA HERRIAK ELKARLANEAN-ELIZBARRUTIKO MISIOAK.

  Boluntariotzaren II. Feria honen antolaketan aipatutako elkarteez gain, feria eta jaien delegazioko Udal langileek, Gizarte Ongizateko Udal Kontseiluak eta Ordiziako makina bat boluntariok parte hartuko dute, bereziki kale heziketa programan parte hartzen duten gazteek. Guztiei Udalaren eskerrik beroenak eman nahi zaizkie.

 

No te pierdas...

Experiencias migratorias
(PDF - 453 Kb.)

Desde Ecuador a Goierri